Hvar
Hvar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Sveti Nikola (en) |
Mota | uharte |
Azalera | 297,37 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′N 16°45′E / 43.15°N 16.75°E |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Honen parte da | Dalmatian Archipelago (en) |
Kokapena | Dalmazia |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Split-Dalmazia eskualdea |
Ur-gorputza | Adriatikoa |
Hvar (hvarreraz: Hvor edo For, antzinako grezieraz: Pharos; latinez: Pharina; italieraz: Lesina), Kroaziako Split-Dalmazia eskualdeko bi uharte nagusietako bat da, bestea Brač delarik. Uharte luze eta estua da eta turismo handia erakartzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. a. 385 urtean Pharosko greziar batzuek iliriarrak bizi ziren uharte honetara iritsi ziren eta Pharos (gaur egungo Stari Grad) eta Dimos (gaur egungo Hvar) fundatu zituzten. Greziarren alde eta Erromatarren kontra egin izanagatik azken hauek greziarren kolonia erabat suntsitu zuten.
Hainbat eskutatik pasa ondoren 1420an veneziarrak jabetu ziren uhateaz eta Liesena izena jarri zioten. 1797 arte izan ziren veneziarrak hemen eta ondoren Dalmaziako kostaldearen historia bera izan zuen uharteak.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri nagusia da, eta urte askotan veneziarren kairik garrantzitsuenetakoa izan zen. 4.138 biztanle ditu (2001) eta veneziarrek 1278an eraikitako harresiek inguratzen dute herria. Bi gotorleku ditu, Fortica edo Tvrđava Španjola (euskaraz: «gotorleku espainiarra»), 1579an eraikia eta Tvrđava Napoleon (euskaraz: «Napoleon gotorlekua») 1811ean Napoleonek eraikia. Kroaziako plaza handiena ere badu Pjaca izenekoa, XVII mendeko Done Esteban katedralaren aurrean (kroazieraz: Katedrala Svetog Stjepana).
Greziarrek eraturiko Pharos koloniaren ondorengoa da, izan ere antzinako hiriaren planifikazioa mantentzen baitu. Unescok Gizateriaren ondare izendatu zuen 2008an. Izenak berak ere "hiri zaharra" esan nahi du kroazieraz. Gaur egun uharteko kairik handiena du. 1.906 biztanle ditu.
Jelsa
Uhartearen iparraldeko merkatal herria da, 1.798 biztanle dituena.