Ilarratza
Ilarratza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ilarratzaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′36″N 2°35′53″W / 42.86°N 2.5981°W |
Garaiera | 521 m |
Demografia | |
Biztanleria | 96 (2015) |
Ilarratza (euskaraz eta ofizialki Ilarratza; gaztelaniaz Ilárraza) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da, hirigunetik ekialdera kokatua. 521 metroko garaieran dago, Iruñerako N-104 bide zaharraren alboan.
Arabako zatirik handienean bezala, euskara XVIII. mendean galdu bide zen Ilarratzan ere. Dena dela, tokiko erdaran euskara haren arrastoak geratu dira, besteak beste izenaren azentuan. Izan ere, gaztelaniazko azentu lege orokorra da azentua azkenaurreko silaban jartzea, baina gaztelaniaz Ilárraza da herriaren izena, ez dute Ilarráza ahoskatzen.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendearen hasierako Donemiliagako goldean, Hillarrazaha gisa ageri da herriaren izena.[1]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilarratzako biztanleria |
---|
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Santa Eulalia eliza
-
Santa Eulalia elizako ataria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Reja de San Millán», Auñamendi Eusko Eentziklopedia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko herriak: Ilarratza | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |