Ilota
Ilotak (antzinako grezieraz:
Iloten proportzioa Espartako hiritarrekin adleratuta Espartako estatuaren historian zehar aldakorra izan da. Herodotoren arabera zazpi ilota zeuden espartar bakoitzarentzat Plateako guduaren garaian (K. a. 479). Beraz ilotak ez matxinatzea zen espartarrentzat kezka iturririk nagusiena. Ilotek ohikoa zituzten tratu-txarrak, umiliazioa eta baita sarraskia ere: udazken guztietan espartarren iloten aurkako gerra deklaratzen zuten eta horrela Krypteiako kide batek hil zitzakeen erritual batean inongo arrisku eta ondoriorik gabe. Matxinadak eta iloten bizitza hobetzeko saiakerak ohikoa ziren, adibidez Zinadonen konspirazioan gertatu zena.