(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Indriidae - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Indriidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indriidae
Eozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
Familia Indriidae
Azpibanaketa

Indriidae Lemuriformes taldeko Strepsirrhini primate familia bat da. Familia honetako generoen artean Indria dago, bere subordenako animaliarik handienak dituena. Madagaskarren baino ez dira bizi, lemur guztiak bezala.

Gaur egun Indriinae subfamiliako espezieak baino ez dira geratzen eta bertan avahi, indri eta sifaka (Propithecus) generoetako animaliak. Madagaskarreko biztanleek ez dituzte sifakak eta indriak ehizatzen, "fady" izeneko tabu bat dagoelako: euren arbasoen arimak direla uste dute.

Desagertutako taldeen artean gehienak lemur nagiak ziren, oso geldoak eta handiak eta euren haragia jateko ehizatuak ziurrenik.

Espezie bakoitzak tamaina ezberdina du eta nahiko aldakorra da familia osoan zehar. Indriek isatsa motza dute eta avahi eta sifakek euren gorputzaren erdia adinakoa. Avahiek 30 bat zentimetro neurtzen dituzte. Ile luzea dute, batez ere zuritik arre-grisera doana. Aurpegiak beltzak izaten dituzte eta batzuetan ilerik gabekoak. Atzeko hankak luzeagoak dira aurrekoak baino, eskuak luzeak dira eta erpurua ezin dute beste hatzen aurka jarri.

Batez ere zuhaitzetan bizi dira baina batzuetan lurrera ere jaisten dira. Lurrean bi hanken gainean mugitzen dira eta besoak gorantz jartzen dituzte. Familia federaziotan bizi dira, 15 kideko taldeak osatuz.

Indriidae guztiak belarjaleak dira, batez ere hostoak, fruituak eta loreak jaten dituztelarik. Beste belarjale batzuek bezala zelulosa metabolizatu ahal izateko sistema bat dute. Beste lemureek baino aurreko hagin gutxiago dituzte:

     Hortzeri-formula    
2.1.2.3
2.1.2.3

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indriidae Aldatu lotura Wikidatan