(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Iturribide kalea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Iturribide kalea

Koordenatuak: 43°15′28.98″N 2°55′09.68″W / 43.2580500°N 2.9193556°W / 43.2580500; -2.9193556
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iturribide

Bilbo, Zazpikaleak eta Santutxu
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Iturribide is located in Euskal Herria
Iturribide
Iturribide
Iturribide is located in Bizkaia
Iturribide
Iturribide
Iturribide is located in Bilbo
Iturribide
Iturribide
Koordenatuak: 43°15′28.98″N 2°55′09.68″W / 43.2580500°N 2.9193556°W / 43.2580500; -2.9193556

Iturribide Bilboko Alde Zaharreko kalea da. Unamuno plazan hasi eta Santutxuraino doa kalea. Kale honetan taberna ugari daude, batez ere oinezkoentzako zatian. Horrez gain, museo bat ere badago gaurko parkea mugatuz, Aste Santuko irudiena hain zuzen ere.

Bilboko kalerik luzeenetakoa da, baina ibilbidea nahiko irregularra da, bira eta bihurgune ugari ditu. Horrez gain, Santutxura zenbat eta gehiago hurbildu, gero eta handiagoa da aldatsa.

Fika eta Zabalbide kaleak Iturribideren antzekoak dira. Zabalbide kalea Bilboko luzeena da, eta Iturribide bezala, bihurgune ugariz jositako kalea da.

Kaleari izena ematen dion iturria XVIII. mendean egin zuten, Juan Bautista de Ibarra hargin-maisuak hain zuzen ere 1728an. Mende bat eta erdi baino gehiago geroago berriztatu zuten "Casa Taller de Oficios" atelierraren ikasleek 1894an. "Askaoko iturria" izena hartu zuen, eta uriko ur hornidurarako oso garrantzitsua izan zen mende haietan.

Kalearen 79 eta 81. zenbakien artean beste iturri bat egon zen, 1950eko hamarkadako argazkiren batean artean agertzen dena.

Gayarre aretoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916an "Salón Gayarre" zinema aretoa zabaldu zuten, izen bereko antzokia egon zen lekuan bertan eraikindakoa. Prim kalearen 2. zenbakian zegoen, Iturribide kalearekin muga egiten. Bilboko ezagunenen artean egon zen eta ibilbide luzea eduki zuen, 1989an betiko itxi zuten arte.

Zinemaz gain, kabaret ikuskizunak ere eskaini zituzten hasierako urte haietan 1910 eta 1920ko hamarkadetan, 'vedette' famatuen artean Emilia Bracamonte, Raquel Meller eta "La Argentinita" egon zirelarik.

El Salvador Ikastetxea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean marista anaiek ikastetxea eraiki zuten kale honetan 78. zenbakian, "El Salvador" izenekoa. Eraikin oso handia da eta 3 sarrera ditu, bi Iturribide kaletik eta beste bat Zabalbidetik. Kirol instalazioak eta igerilekua nabarmentzekoa dira.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo