(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Itxaso Mardones - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Itxaso Mardones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itxaso Mardones
Bizitza
JaiotzaGasteiz1979ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Araba
Heriotza2024ko apirilaren 23a (45 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
CEU San Pablo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)COPE
Televisión Española
Telemadrid
Cuatro
Onda Cero
Álava TV
Atresmedia

Miren Itxaso Mardones Oca (Gasteiz, Araba, 1979ko urtarrilaren 8a2024ko apirilaren 23a) arabar kazetaria izan zen.[1][2]

Itxaso Mardones Arabako hiriburuan jaio zen, 1979aren hasieran. Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu ondoren, bere prestakuntza akademikoa osatu zuen San Pabloko CEU Unibertsitatean Irratigintza masterra eginda.[2]

Kazetari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza-karrera Arabako hainbat irrati eta telebista-katetan hasi zuen: COPE eta Onda Cero, eta Álava 7 tokiko kanala, Madrilera joan aurretik.[3][4] Han, hainbat saiotan lan egin zuen: Cuatro katean (Ver y escuchar; Las Tardes de Cuatro; Te vas a enterar), Televisión Españolan (España Directo), Telemadriden, (Territorio Comanche) eta Atresmedian (Equipo de Investigación).[5]

Itxasok bere lanean bizi izan zuen une biraletako bat Luis Bárcenas espainiar politikariarekin izan zen. Kanadatik iritsi berria zen, eta Barajasko aireportuan (2013) ematen ari ziren komunikabideei erdiko hatza erakutsi zien.[6]

Itxaso 45 urte zituela hil zen 2024ko apirilaren 23an.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]