Jørgen Graabak
Jørgen Graabak | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Trondheim, 1991ko apirilaren 26a (33 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Jarduerak | |
Jarduerak | Nordic combined skier (en) |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jørgen Graabak (Trondheim, 1991ko apirilaren 26a) eskiatzaile norvegiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan sei domina eskuratu ditu Konbinatu nordikoko proban, lau urrezko eta bi zilarrezko bat[1].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010. urtean Munduko gazte mailako txapelketan txapeldunordea izan zen taldekako proban. 2011n egin zuen debuta Munduko Kopan eta berehala hasi zen garaipenak eskuratzen. 2013ko Munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen taldekako proban.
2014ko Sotxiko Jokoetan emaitza bikaina lortu zuen, txapeldun olinpikoa izan baitzen bakarka zein taldeka[2]. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan ez zuen arrakasta bera izan eta zilarrezko domina bakarra eskuratu zuen. 2019-2020 denboraldian unduko Kopako txapeldunordea izan zen sailkapen nagusian.
2022ko Pekingo Jokoetan hiru probatan hartu du parte, bitan txapelduna izan da eta hirugarrenean zilarra eskuratu du[3].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Sotxi ( Errusia) | Bakarka malda handia/10 km | |
2014 | Sotxi ( Errusia) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2022 | Pekin ( Txina) | Bakarka malda handia/10 km | |
2022 | Pekin ( Txina) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2022 | Pekin ( Txina) | Bakarka malda ertaina/10 km | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Val di Fiemme ( Italia) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2015 | Falun ( Suedia) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2017 | Lahti ( Finlandia) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2019 | Seefeld ( Austria) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | Taldeka malda handia/4 x 5 km | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Hinterzarten ( Alemania) | Taldeka malda handia/4 x 5 km |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «GRAABAK Joergen - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ norvegieraz: {{{1}}} «Sotsji-helten Jørgen Graabak: Tyngre å bære OL-suksessen enn jeg trodde» www.vg.no (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ «Graabak wins second Beijing 2022 gold as Norway triumph in Nordic combined relay» www.insidethegames.biz 1645107673 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Norvegiako eskiatzaileak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako konbinatu nordikoko eskiatzaileak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak konbinatu nordikoan