Jaffa
Jaffa | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Tel Aviv barrutia |
Hiria | Tel Aviv |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°03′08″N 34°45′11″E / 32.0522°N 34.7531°E |
Demografia |
Jaffa[1] (hebreeraz: יָפוֹ, Yāfō, jaˈfo ahoskatua; arabieraz: يَافَا, Yāfā, ˈjaːfaː ahoskatua) Palestinako hiri arabiarra da. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, Tel Aviveko aldirian. Tel Aviveko administrazioarekin lotu zuten juduek 1948an.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metalurgia eta ehungintza.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztiz zaharra da Jaffako hiria (han lehorreratu zen Jonas, Bibliaren arabera). Egiptoarren mende egon zen K.a. 1465. urte aldera, eta filistindarrek, asiriarrek, greziarrek eta juduek (Juda Makabeo) eduki zuten mendean geroko garaietan. Berebiziko garrantzia izan zuten hango itsaslapurrek erromatarren garaian (Vespasiano).
Arabiarrek hartu zuten 636. urtean. Kristauen esku egon zen 1099tik 1187ra eta 1204tik 1275era bitarteko urteetan. XIV. eta XV. mendeetan etorri zen Jaffako hiriaren gainbehera.
Napoleon Bonaparteren gusaroste frantsesek setiatu zuten 1799. urtean, eta egiptoarren eta otomandarren mendean egon ondoren, armada ingelesa izan zen bertan 1917an. Arabiar abertzaletasunaren gune nagusia izan zen, Israelgo estatua sortu eta Tel Aviv hiriari lotu zitzaion arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.