(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Jentilarri (Aralarko trikuharria) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jentilarri (Aralarko trikuharria)

Koordenatuak: 42°59′33″N 2°06′27″W / 42.9925°N 2.1075°W / 42.9925; -2.1075
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jentilarri (Aralarko trikuharria)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGipuzkoa
Koordenatuak42°59′33″N 2°06′27″W / 42.9925°N 2.1075°W / 42.9925; -2.1075
Map

Jentilarri Aralar mendilerroan dagoen trikuharri bat da, beharbada, mendilerro osoko ezagunena, jentilen elezahar ospetsua dela eta. Trikuharri hau, Martxabaleta izeneko mendiaren inguruan dago. Jentilarriko trikuharria, albo banatan lerrokatutako harriez osatua dago, ez beste trikuharri batzuetan ikusten diren bezain handiak. Gainean, sabai bezala du handiena. Elezaharraren arabera, euren hizkuntzan Kixmi bezala ezagutzen zuten Jesusen jaiotzaren berri izan zutenean, geratzen ziren jentiletako asko, trikuharri honen azpian sartu ziren, euren aroaren amaiera heldu zela jakinik.

2001 urtean Gipuzkoako Estazio Megalitikoak Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman zitzaion, Jentilarri harrespila barne[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]