(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Jeronimo Aiantz - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jeronimo Aiantz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeronimo Aiantz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJerónimo de Ayanz y Beaumont
JaiotzaGendulain, 1553 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1613ko martxoaren 23a (59/60 urte)
Hobiratze lekuaMurtziako katedrala
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, asmatzailea, militarra eta astronomoa

Jeronimo Aiantz Beaumont (*Gendulain, Nafarroa Garaia 1553- †Madril, Espainia 1613ko martxoaren 23a) nafar militarra izan zen. Lagun polifazetikoa, margolari, kosmografo, musikari eta, batez ere, asmatzailea izan zen. Lurrun-makinaren erabileraren aitzindaria, instrumentu zientifikoak hobetu eta haize-errotak sortu zituen. Urpekaritza egiteko kanpaia asmatzeaz gain, 1606an lurrun-makinaren lehendabiziko patente erregistratu zuen.

Amaren partez, Leringo kondearen familiakoa izan zen eta haurtzaroa jaioterrian eman ostean 1567an Madrilera joan zen Filipe II.a Espainiakoaren paje izateko. Italiako gerretan aritu zen, soldadu moduan nabarmendu. Lope de Vegak bere balentriak Lo que pasa en una tarde izeneko komedian azaldu zituen. 1587an Meategien Administratzaile Nagusi bilakatu eta asmakizunak egin zituen ekoizpena hobetzeko.

  • García Tapia, Nicolás: Un inventor navarro: Jerónimo de Ayanz y Beaumont (1553-1613). Nafarroako Gobernua, Iruñea, 2001.