Jigme Wangchuck
Jigme Wangchuck | |||
---|---|---|---|
1926ko abuztuaren 21a - 1952ko martxoaren 30a ← Ugyen Wangchuk - Jigme Dorji Wangchuck → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Punakha (en) , 1906 | ||
Herrialdea | Bhutan | ||
Bizilekua | Tashichho Dzong (en) | ||
Heriotza | Punakha (en) , 1952ko martxoaren 30a (45/46 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ugyen Wangchuk | ||
Ama | Tsundue Pema Lhamo | ||
Ezkontidea(k) | Phuntsho Choden (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | House of Wangchuck (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa |
Jigme Wangchuck (dzongkhaz: འཇིགས་མེད་དབང་ཕྱུག; Thinley Rabden jauregia, Wangdue Phodrang, 1905 – Dragteng Gewog, 1952ko martxoaren 30a) bigarren Bhutango Dragoi Erregea (Druk Gyalpo) izan zen 1926tik hil zen arte.
Ugyen Wangchuck erregearen seme zaharra izan zen. Bere aitaren oinordekoa izan zen tronuan 1926an, eta hurrengo urtean koroatu zuten. Erregealdiaren hasieran, azpiegiturak eraiki zituen, hala nola monasterioak, eskolak eta errege-egoitzak. Aitaren kanpo-politika isolatzailea mantendu zuen, eta Britainiar Rajarekin bakarrik izan zuen harremana. Indiaren independentziaren ondoren, bi herrialdeek adiskidetasun itun bat sinatu zuten 1949an, Indiak erresumaren kanpo-harremanen ardura hartzeko.
Bi emakume izan zituen, Ashi Phuntsho Choden eta Ashi Pema Dechen, eta bost seme-alaba. Seme zaharrena, Jigme Dorji Wangchuck, bere ondorengoa izan zen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Ugyen Wangchuck |
Bhutango Dragoi Erregea 1926-1952 |
Ondorengoa Jigme Dorji Wangchuck |