Joseba Abaitua
Joseba Abaitua | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Manchesterreko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Jose Mari Arriola Egurrola |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | St Andrews Unibertsitatea (1983 - 1984) Deustuko Unibertsitatea (1991 - |
Joseba Koldobika Abaitua Odriozola euskal filologo eta unibertsitateko irakaslea da. Euskal Filologiako lizentziatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritza konputazionaleko doktorea (Manchesterreko Unibertsitatean). Bere tesiarekin aitzindaria izan zen euskarazko itzulpengintza automatikoan. Eusko Jaurlaritzak plazaratu zuen Itzultzailea aplikazioko garatzaile/aholkularietako bat izan zen.[1]
Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Hizkuntza teknologiak eta eduki eleaniztunen kudeaketa. Azken urteotan testu eleaniztunak, indize konzeptualak eta datu estekatuekin jardun du. LinguaMedia ikertaldeko kidea da. [2]
Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Bilboko campusean. Hizkuntza Modernoak graduan irakasten du.[3] Baskonizazio berantiar teoriaren bultzatzaileetako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Itzultzaile automatikoa» www.itzultzailea.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Abaitua, Joseba. «Irakasleak | Deusto» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Deustuko Unibertsitatea. Deusturi Buruz > Nor garen > Irakasleak > JOSEBA KOLDOBIKA ABAITUA ODRIOZOLA. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Abaitua. Youtybe UPV/EHU. III Congreso de la Cátedra Koldo Mitxelena: Joseba Abaitua (Deustuko Unibertsitatea) - 2488
- Joseba Abaituaren argitalpenak. deusto.academia.edu webguean
- Joseba Abaituaren argitalpenak. Google Scholar (500 dokumentu)
- Joseba Abaitua Inguma datu-basean