Josefina Bakhita
Josefina Bakhita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Darfurreko sultanerria, 1868 |
Herrialdea | Sudan |
Heriotza | Schio, 1947ko otsailaren 8a (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) eta moja |
Santutegia | |
Otsailaren 8 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Santa Josefina Bakhita (italieraz: Giuseppina Bakhita; 1868 inguru – Schio, 1947ko otsailaren 8a) sudandar jatorriko italiar moja katolikoa izan zen. 45 urtez Italian bizi izan zen, Sudanen esklabo izan ondoren. 2000n kanonizatu zuten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1868 inguruan jaio zen Darfurreko sultanerrian (gaur egun mendebaldeko Sudan), Olgossa herrixkan[1]. Daju etnikoa zen[2][3].
1877an, 7 eta 8 urte zituela, esklabo merkatariek bahitu zuten. Bakhita ez zen jaiotzean gurasoek jarri zioten izena. Diotenez, trauma zela eta, bere jatorrizko izena ahaztu zuen, eta Bakhita izena jarri zioten, arabieraz «zorionekoa» esan nahi duena[4].
1883an, Calisto Legnani Italiako kontsulordeak erosi zuen Khartumen, eta ez zuen ez jo ez zigortu[5]. Bi urte geroago, Legnani Italiara itzuli behar izan zenean, Bakhita berarekin joateko eskatu zion. 1884an, Augusto Michieli izeneko lagunarekin Khartumetik alde egin zuten, eta 1885eko apirilean Genovako portura iritsi ziren. Han Maria Turina Michieli, Augusto Michieliren emaztea, ezagutu zuten, eta Legnanik Bakhitaren jabetza eman zion. Jabe berriek Zianigo herrira eraman zuten, Hiru urtez bizi izan zen han, eta haien alaba Aliceren zaintzaile bihurtu zen[6].
Illuminato Cecchini agente komertzialak gomendatuta, 1888ko azaroaren 29an, Michielik Alice eta Bakhita utzi zituen Veneziako ahizpa kanossiarren zaintzan. Han, Bakhitak lehen aldiz ezagutu zuen kristautasuna[7].
1889ko azaroaren 29an, auzitegi italiar batek erabaki zuen britainiarrek Sudanen esklabotza debekatu zutela Bakhita jaio aurretik, eta Italiako legeak ez zuela inoiz esklabotza legezkotzat jo, beraz, Bakhita ez zela inoiz esklabo bat izan legearen arabera. Lehen aldiz, Bakhitak bere bizitza kontrolatzeko eskubidea lortu zuen, eta kanossiarrekin jarraitzea aukeratu zuen[8]. 1890eko urtarrilaren 9an bataiatu zuten Josefina Margarita Fortunata izenarekin. Egun berean sendotza eta lehenengo jaunartzea egin zituen[6].
1893ko abenduaren 7an nobiziotza hasi zuen eta 1896ko abenduaren 8an botoak eman zituen. 1902an Schioko komentura bidali zuten, eta han bizitza guztia eman zuen. 1935 eta 1939 artean bakarrik Milanera joan zen bere esperientziaz hitz egitera eta moja gazteak Afrikan lan egiteko prestatzen laguntzera[6]. 1947ko otsailaren 8an hil zen Schioko komentuan[4].
Kanonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992ko maiatzaren 17an, Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen, eta 2000ko urriaren 1ean kanonizatu zuen Erroman. Bere eguna otsailaren 8an ospatzen da[9].
Ameriketako Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoak ere santutzat du[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Dagnino, Maria Luisa. (1993). Bakhita Tells Her Story. Roma: Canossiane Figlie della Carità, 10 or..
- ↑ (Ingelesez) Davis, Cyprian. (2000). «Black Catholic Theology: A Historical Perspective» Theological Studies 61: 656-671..
- ↑ (Ingelesez) Dagnino, Maria Luisa. (1993). Bakhita Tells Her Story. Roma: Canossiane Figlie della Carità, 23-25 or..
- ↑ a b (Ingelesez) «Josephine Bakhita (1869-1947)» The Holy See (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Ingelesez) «St. Josephine Bakhita – Canossian Daughter of Charity “The Universal Sister”» Canossian Daughters of Charity jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-16) (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ a b c (Ingelesez) Burns, Paul; Butler, Alban. (2005). Butler's Lives of the Saints: Supplement of New Saints and Blesseds. 1 Liturgical Press, 52-55 or. ISBN 0-8146-1837-5..
- ↑ (Ingelesez) Zanini, Roberto Italo. (2013). Bakhita: From Slave to Saint. San Francisco: Ignatius Press, 81 or. ISBN 978-1-58617-689-1..
- ↑ (Ingelesez) O'Malley, Vincent. (2001). «St. Josephine Bakhita» Saints of Africa. Our Sunday Visitor Publishing, 32-35 or. ISBN 0-87973-373-X..
- ↑ (Ingelesez) «Saint Josephine Bakhita» CatholicSaints.info (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Ingelesez) Lesser Feasts and Fasts 2018. , 10 or. (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).