Juan Luis Arregui
Juan Luis Arregui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mallabia, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo) |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, Akzioduna eta ingeniari teknikoa |
Juan Luis Arregui Ciarsolo (Mallabia, 1944) bizkaitar enpresaburu eta akzionista da. Ence (Empresa Nacional de Celulosas) enpresaren lehendakari eta akzionista nagusia. Iberdrolako akzioduna, aholkularia eta zuzendaritza batzordearen kidea izan da ere.[1][2] Forbes zerrendaren arabera espainiako aberatsenen artean dago: 2020an 59. postuan zegoen, 2021ean 67. postuan eta 2022an 60. postuan agertu zen.[3][4] Arreguik lau seme ditu, Gorka, Juan Luis, Javier eta Oscar Arregui Abendivar.[5]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan ikasi eta gero, zenbakizko kontrola ikasi zuen Wandsdorf-en (Alemania) eta Besançonen Ingenieritza Mikro-Mekanikoko masterra egin zuen.[6]
Ibilbidea energiaren industrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975 Tornusa sortu zuen,[7] 1976an Joseba Grajalesekin batera Gamesa sortu zuen eta bazkide berarekin batera Guascor erosi zuen 90. hamarkadan. Siemensek bi enpresa hauek erosi zituen, lehenengoa 2017an eta bigarrena 2011an.[8][9][10]
Juan Luis Aguirrek gutxinaka Gamesan zituen akzioak saldu eta beste enpresetako akzioak erosi zituen, hala nola Cesa, Foresta Capital (ACS) eta Iberdola. Adibidez, 2004ko uztailaren 2an bere esku dagoen Retos Operativos XXI delakoa baliatuz Gamesaren %1,86a saldu zuen 54 milioi euroren truk.[2] Hacienda Iber, Robotecs, Corporación Lorpen, Daima Global eta Viña Izadi enpresak sortu ditu ere.[6][11]
Iberdolako lehendakari ordea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006 eta 2010 urte artean Iberdolako lehendakari ordea izan zen. 2010ean, hamabost urtez aholkulari izan eta gero eta Iberdrolako lehendakari orde eta banakako akziodun nagusia zela, Iberdrolako Azkiodunen Batzorde Orokorrari uko egin zion ACSren sarrera oztopatzeko.[12][13]
Enceko lehendakaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957an Industria Institutu Nazionalak sortu zuen, 2001. urtean pribatizatu zen eta 2006an Arreguiren zuendaritzapean geratu zen.[14] 2011an Huelvan Espainiako energia enpresa handienetako bat sortuko zuelaren berri eman zuen.[14] 2018 eta 2021 urte artean Encek bere kotizazioaren balioaren erdia galdu zuen. Lourizáneko, Galizia, enpresa Kosten Legea betetzen ez zuela eta ixtera behartu zuen Auzitegi Nazionalak eta enpresak errekurtsoa arukeztu zuen.[15] 2022an ordea %35a berreskuratu zuen. Europako Paperaren Industriaren Elkartearen (EPIS) arabera, Pontevedra eta Naviako biofrabiken lidergotza egonkortu da.[16][17] Javier Arregui, bere semea, Administrazio Batzordearen kidea da, eta beste bi semek, Gorka eta Oscar erantzukizuneko lanpostuak dituzte enpresan ere.[11]
Sari eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011an Jose Mari Korta saria.[6]
- 2011an Gazte Role Model Saria.[7]
- 2016an Arabako Enbaxadoreari domina jaso zuen, Arabako Merkataritza Ganberak emana.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) HERNÁNDEZ, ÁLVAR. (2020-11-03). «Los 100 españoles más ricos 2020» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El fundador de Gamesa se refuerza en Iberdrola» Cinco Días 2004-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Romero, Andrés. (2022-11-05). «Lista Forbes | Estas son las familias más ricas de España» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Doval, Constan. (2022-11-03). «Estos son los vascos más ricos de la lista Forbes» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juan Luis Arregui Ciársolo. Los más ricos de 2023 en España» ELMUNDO 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) EP. (2011-06-29). «Los Premios Korta recaen en cuatro empresarios vascos» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Juan Luis Arregui» Gazte Role Model (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Monzón, Agustín. (2023-02-04). «Gamesa: el coloso vasco de las renovables que 'fue a la guerra' y sucumbió al poderío alemán» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2011-03-21). «Cuando el país pasa a segundo plano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) vasco, el diario. (2022-04-21). «El fondo alemán Mutares adquiere la antigua Guascor de Zumaia a Siemens Energy» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Goñi, Un reportaje de Andrés. (2019-02-24). «Juan Luis Arregui Ciársolo. El búho que no duerme» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) EP. (2010-03-26). «Juan Luis Arregui dimite como consejero de Iberdrola justo antes del inicio de la junta general de accionistas» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arregui asegura que «si Iberdrola se va de este país, será una pérdida irreparable»» El Correo 2011-01-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) goñi, andrés. (2011-12-19). «La biomasa marca el futuro de Ence» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pontevedra, Redacción COPE. (2021-11-02). «El presidente de ENCE, en el top-50 de la lista Forbes de los 100 españoles más ricos» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2022-11-03). «Estos son los cinco vascos más ricos de España» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) MATEOS, aLAIN. (2022-11-03). «Lista Forbes: Los vascos más ricos de 2022» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gatón, Natxo. (2016-11-18). «La Cámara nombra Embajador de Álava al empresario Juan Juis Arregui» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).