Juan Maria Bandrés
Juan Maria Bandrés Mollet[1] (Donostia, 1932ko otsailaren 12a - ib., 2011ko urriaren 28a) euskal herritar politikaria eta abokatua izan zen.
Oviedoko Unibertsitatean hasi zituen ikasketak eta amaitu 1952an egin zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Frankismoan ETAko kideen abokatua izan zen besteak beste. Ospea lortu zuen 1970eko Burgosko Prozesuan.
Euskadiko Ezkerraren sortzaileetakoa, 1977ko hauteskundeetan senatari hautatua izan zen eta 1979tik 1989ra diputatua izan zen Madrilen. Autonomiaren aurreko Euskal Kontseilu Nagusiko Garraio Kontseilaria (1978-1979) izan zen eta Autonomia Estatutuaren alde agertu zen, bere alderdiarekin batean. 1982an Euskadiko Ezkerrako lehendakari, ETA politiko-militarra (VII. batzarrea) erakunde armatuaren negoziazio bidezko irteera bultzatu zuen eta akordio batzuk izenpetu zituen xede horretan Espainiako Barne Ministro zen Rosón-ekin.
1982an alderdiko presidente aukeratua, 1986 eta 1989ko legegintzaldietan Estrasburgoko Parlamentuan aritu zen. Mario Onaindiarekin batera, EE PSOEn barnean sartu zuen. ETAren bortxazko ekintzen gaitzesle nagusietakoa bihurtu zen. 1989an diputatu Europako Parlamentuan berriz ere, Bandrés-ek garai batean zuen lehentasuna galdu du, ordea, azken honetan; Euskadiko Ezkerraren garrantzi politikoa ahuldu denean, alderdiko bi joera nagusien arteko konponbiderik ezin izan du aurkitu. 1991ko udazkenean Euskadiko Ezkerraren banaketa gauzatu zenean, Bandrés Euskadiko Ezkerrean joera ofizialaren alde azaldu zen. 1994an politika eta Alderdi Sozialista utzi zituen, desadostasun ideologikoak zirela-eta.
1997ko urriaren 21ean istripu zerebrobaskular bat jasan zuen Madrilen eta koman egon zen hilabetez. Bizirik atera zen baina konplikazio larriekin, tartean afasia eta mugimendu arazo handiekin. Euskal Herrira itzuli zen eta Aita Menni Ospitalean (Arrasate) egonaldia egin zuen. 2011ko urriaren 28an hil zen, jaioterrian, minbiziak ere jota.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Juan Maria Bandres hil da, gaixotasun baten ondorioz [1][Betiko hautsitako esteka]
Lehen Eusko Kontseilu Nagusia | ||
---|---|---|
Ramón Rubial (Lehendakaritza) |
Bigarren Eusko Kontseilu Nagusia | ||
---|---|---|
Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza) |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from apirila 2024
- Eusko Kontseilu Nagusiaren kontseilariak
- 1932ko jaiotzak
- 2011ko heriotzak
- Donostiako politikariak
- Etakideak
- Euskadiko Ezkerreko politikariak
- PSE-EEko politikariak
- Euskal Herriko eurodiputatuak
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Minbiziak hildakoak
- Donostian hildakoak