(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Juan Martinez Zaldibiakoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Juan Martinez Zaldibiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Martinez Zaldibiakoa
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1500
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1575eko apirilaren 28a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta historialaria

Juan Martinez Zaldibiakoa Elduaien (Tolosa, c.1500 - 1575eko apirilaren 28a) gipuzkoar historialaria eta agintari oinaztarra izan zen. Zuzenbidea ikasi, jaioterriko alkatea eta Gipuzkoaren ordezkaria izan zen.[1]

Egungo zenbait adituen ustetan euskokantabrismoaren sortzailea dugu. Zenbait liburu idatzi zituen, ezagunena 1560ko Suma de las cosas cantábricas y guipuzcoanas izanda. Gainera, bere lanetan Gipuzkoa Gaztelako Erresumarekin borondatez batzearen teoria defendatu zuen, gerora ildo propio sortu eta arrakasta lortuko zuena.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Real Academia de la Historia. Juan Martínez de Zaldivia Elduayen. .
  2. Arrieta Elizalde, Idoia. (2011-04-08). «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista» Berria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.