Juan Nepomuceno Orbe Mariaka
Juan Nepomuceno Orbe Mariaka | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Nepomuceno de Orbe y Mariaca | ||
Jaiotza | Ermua, 1817ko maiatzaren 2a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Ermua, 1891ko apirilaren 21a (73 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Jose Maria Orbe | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, militarra, aristokrata eta militar karlista | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Carlist landing in La Ràpita (en) Bigarren Karlistaldia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista |
Juan Nepomuceno Orbe Mariaka (Ermua, 1817ko maiatzaren 2a – Ermua, 1891ko apirilaren 21a), laugarren Valdespinako markesa, bizkaitar jeneral eta politikari karlista izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbetarrak Ermuan markesak ziren[2]. Aitarekin Lehen Gerra Karlistan, Azpeitia, Gares, Larraintzar, Etxarri-Aranatz, Abartzuza, Jurramendi, Arlaban, Bilbo eta Ondarroako guduetan parte hartu zuen eta ondoren, Bergarako besarkadaren aurkaria izanik, Frantziara erbesteratu zen bere aitarekin. 1850ean titulua ez ezik aitaren ospea karlisten arten jarauntsi zituen.
1860an Sant Carles de la Ràpitan matxinatu zen arrakastarik izan gabe eta Frantziara ihes egin behar izan zuen berriro 1868. urteko iraultzaren ondorioz. 1871an senatari hautatu zuten Bizkaia ordezkatuz. Mañaria, Oñati eta Gernikako guduetan borrokatu zen hurrengo urteetan eta Frantziara alde egin behar izan zuen berriro. 1873. urtean itzuli zen mariskal graduaz eta Markina, Etxebarri, Gernika, Sollube, Oñati, Azkarate, Urizaharra, Eraul, Ibero, Lizarra, Allo, Deikaztelu, Viana eta Jurramendiko guduetan borrokatu zen. 1874. urtean Bizkaiko komandante nagusi izendatu zuten eta Bilbo, Irun eta Lakarreko guduetan parte hartu zuen Karlos erregegaiaren agindupean. Frantziara erbesteratu zen gerra amaitutakoan. 1880. urtean itzuli eta karlisten buruzagietako bat izan zen. El Estandarte Real agerkari karlistako erredaktore izan zen. 1891. urtean Kapitain Nagusi izendatu zuen Karlosek; handik gutxira hil zen.
Juan Nepomucenok seme bi, José María eta Cándido María, izan zituen, biak karlisten buruzagiak izan zirenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ Gaytán de Ayala Artazcoz, Antonio "Parientes mayores de Guipúzcoa: señores del palacio casa-fuerte de Murguía en Astigarraga". Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Eusko Ikaskuntza, Paris 1934
Aurrekoa Jose Maria Orbe Elio |
Valdespinako markesa 1850 – 1891 |
Ondorengoa Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala |
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |