Julia Robinson
Julia Hall Bowman Robinson (San Luis, Misuri, 1919ko abenduaren 8a – Oakland, Kalifornia, 1985eko uztailaren 30a) estatubatuar matematikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, egin zituen unibertsitate-ikasketak, eta 1948an doktoretza jaso zuen. 1976an, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko matematika-dibisioko kide hautatu zuten, eta kargu hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. 1982an, Matematikako Emakumeen Elkarteak (AWM, ingelesezko siglak) Noether Konferentzia berari eskaini zion, zeren eta urteroko ekitaldi hau, matematika arloari ekarpen garrantzitsuak egin dizkioten emakumeak omentzekoa izan ohi da. 1983an, McArthur saria eman zioten, goi-mailako zientzialarien lana babesteko beka bat, milioi erdi dolarreko balioarekin. Ameriketako Matematika Elkarteko (AMS ingelesez) lehendakaria izan zen, erantzukizun hori euki zuen lehen emakumea.
Ekarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaguna da, batez ere, ekuazio diofanikoetan eta erabakigarritasunean (decidability) egindako lanagatik[1] Yuri Matiyasévich matematikariak Hilberten hamargarren problemaren (Matiyasévichen teorema) askaezintasuna frogatzen lagundu zuen, neurri handi batean. Hain zuzen ere, Robinson eremu horretatik (ekuazio diofanikoak eta erabakigarritasuna) bi aldiz bakarrik urrundu zen: bata, bere doktorego-tesia izan zen, matematika-problemak ebazteko eta ezinebatzizkotasunari buruzkoa; eta, bestea, jokoen teoriari egindako ekarpen garrantzitsua.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941ean Raphael Robinson matematikariarekin ezkondu zen. Haren ahizpa nagusia, Constance Reid, matematikari-biografo ezaguna da. Julia Leuzemiaz hil zen 65 urterekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Erabakigarritasuna[[Decidability]] artikuluarekin estekatu da, biografia hau idazteko momentuan zirriborro bat delako. Kontzeptu honetan sakontasun gehiago bilatuz gero, ikusi baita Teoremas de la incompletitud de Gödel
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Constance Reid (1997). Julia: A Life in Mathematics. Mathematical Association of America. ISBN 0-88385-520-8.
- Reuben Hersh y Vera John-Steiner (1997). Matemáticas, una historia de amor y de odio. Paidós. ISBN 978-98-9317-32-7.