Kadena jolasa
Itxura
Kadena jolasa taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Igoan, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskola garaiko neska-mutilen jokoa zen, eta “betetzen” izenekoak bere lagunak harrapatzen hasi behar izaten zuen. “kadena” esaten zuen lagunei begira eta gainerakoak “badela” esanik, lasterka hasten ziren. Norbait harrapatzean, eskutik hartu eta hirugarrenaren atzetik hasten ziren, harik eta azkenekoa harrapatu arte. Berriro jokoari hasiera emateko aurrena harrapatutako neska edo mutila jartzen zen “betetzen”.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/fr/kadena/ar-150952/
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 109.or.