(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Karlos Zurutuza - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Karlos Zurutuza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos Zurutuza

(2017)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Karlos Zurutuza[oh 1] (Donostia, Gipuzkoa, 1971) euskal kazetari independentea da eta freelance modura egiten du lan.

Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat egiten du lan, eta bereziki, gatazkan dauden herrialdeetan barrena mugitzen da. Gara, Al Jazeera, Vicenews, Middle East Eye eta Deutsche Welle hedabideen ohiko kolaboratzailea da, baina beste hainbatentzat ere lan egiten du, besteak beste: The Guardian, The Diplomat Magazine, El Mundo, 5W...[1]

Gatazkak eta giza eskubideak dira bere kazetari-lanaren oinarri, eta munduan barrena kazetari gisa lanean diharduenetik, munduan aitorpenik ez duten herrietan jarri du begirada. Besteak beste, Sirian, Iraken, Afganistanen eta Libian izan da, bertako errealitateak ezagutuz eta horren inguruko informazioa zabalduz

Kazetari ibilbide oparoa osatu du urteotan eta sari eta aitorpen asko jaso: Nawab Bugti Reporting Award saria[2] jaso zuen Londresen 2009an Iran nahiz Pakistango Balutxistanen egindako lanagatik; 2012an Argia Saria[3] eta Rikardo Arregi Saria[4] eman zizkioten iraultza arabiarren inguruan landutako informazioagatik, eta 2016an Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka eskuratu zuen[5]. 2019an, Prix Plumes Livres[6] sariaren finalista izan zen.

  • Tripoli-Kabul (Gaumin, 2012)
  • Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (Elkar, 2017) (Mikel Ayestaran eta Ane Irazabalekin)
  • Tierra Adentro (Libros del K.O. 2018)
  • "Respirando Fuego" (Península, 2019) (David Mesegerrekin)
  • "Una trinchera en Marte. Historias de Baluchistán" (Libros del K.O., 2024)
  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zurututza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Literaktum. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  2. «Euskal Idazleen Elkartea» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  3. Etura, Iñaki Lasa. «Karlos Zurutuza kazetariak jaso du prentsa idatziko Argia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2012-06-30). «Karlos Zurutuzak jaso du Rikardo Arregi kazetaritza saria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  5. (Gaztelaniaz) «La Beca Photographic Social Vision recae en el relato de refugiados 'Libia, Europa o muerte'» La Vanguardia 2016-06-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  6. (Frantsesez) «Libye. L’exode des Touaregs, citoyens sans papiers» Courrier international 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]