Katrín Jakobsdóttir
Itxura
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Katrín Jakobsdóttir (ˈkʰaːtʰrin ˈjaːkʰɔpstouhtɪr ahoskatua, Reykjavik, Islandia, 1976ko otsailaren 1a) islandiar politikaria da. 2017eko azaroaren 30etik 2024ko apirilaren 9ra Islandiako lehen ministroa izan zen. Aurretik, 2009ko otsailaren 2tik 2013ko maiatzaren 23ra herrialdeko Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministroa izan zen. 2024ko apirilean lehen ministro kargua utzi zuen ekaineko presidentegai izateko.
Jakobsdóttir Islandierazko Filologian lizentziatu zen Islandiako Unibertsitatean 1999an. 2004tik Islandiar Literaturan masterduna da unibertsitate beretik, Arnaldur Indriðason islandiar krimen-idazleari buruzko master-tesia defendatu eta gero.
Artikulu hau Islandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |