(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Kazango Kremlina - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kazango Kremlina

Koordenatuak: 55°47′51″N 49°06′26″E / 55.797442°N 49.10724°E / 55.797442; 49.10724
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kazango Kremlina
Казанский кремль
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Tatarstan
Hiri handienKazan
Koordenatuak55°47′51″N 49°06′26″E / 55.797442°N 49.10724°E / 55.797442; 49.10724
Map
Historia eta erabilera
Erabileraegoitza ofiziala
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia980
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2000 (XXIV. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kazango Kremlina (errusieraz Казанский Кремль, tatarera zirilikoz Казан кирмәне) Tartaristan errepublikako gotorleku historiko nagusia da, Kazan hirian dagoena. Ivan Izugarriaren aginduz eraiki zen, Kazango kanen antzinako gazteluaren hondakinen gainean.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000n.

Kazango Kremlinaren barnean, antzinako eraikin asko daude. Horietatik antzinakoena, Iragarpenaren Katedrala da (1554-1562), sei zutabe eta bost abside dituen Errusiako XVI. mendeko eliza bakarra. Garai horretako Kazango beste eraikin asko bezala, tokiko harearri zurbilarekin eraiki zen, eta ez adreiluekin. Urte askotan zehar, arkitektoa, Postnik Jakovlev mitikoa izan zela esan da, baina hau espekulazio hutsa da. Katedralaren kanpandorrea, bost mailatan eraiki zen Ivan Izugarriaren aginduz, Moskuko Ivan Handiaren Kanpandorrearen antzerakoa izan zedin, baina sobietarrek bota zuten 1930ean.

Kremlineko osagairik azpimarragarriena Söjembikä Dorrea da, okertua, beharbada, Petri I.a Errusiakoaren garaikoa dena. Elezahar ezagun batek, dorrea, Kazango khanerriko azken erreginarekin lotzen dute. Beste ezaugarri arkitektoniko ezagun bat, Spaskaia dorrea da, Kremlineko hegoaldeko muturra dena eta Kremlineko sarrera nagusi bezala balio duena.

Iragarpenaren Katedrala

Spaskaia dorreak, Spaski Monasterioaren izena darama, handik gertu zegoena. Monasterioko beste eraikin batzuk, San Nikolasen eliza (1560 eta lau zutabe), eta Salbatzailearen Transfigurazioaren Katedrala (1590, sei zutabe) dira. Sobietarrek suntsitu zituzten Stalinen agintaldian.

Interesgarriak dira, baita ere, elurraren zuri koloreko harresi eta dorreak, XVI eta XVII. mendeetan eraikiak baina handik mende batzuetara berrituak, Qol-Şärif meskita, berriki berreraikia gotorlekuaren barnean, eta Gobernariaren Etxea (1843-1853), Konstantin Thonek diseinatua, gaur egun, Tartaristan Errepublikako Presidentearen jauregia. Jauregia, uste denez, Kanaren antzinako jauregiaren tokian dago.

Kremlineko hormaren iparraldeak, beste dorre bat du (Sekretuaren Dorrea), horrela deitua, ur hornikuntza sekretu bat izateko erabiltzen delako. Dorre honek, Kremlinera oinez sartzea ahalbidetzen du, baina ibilgailuen sarrera, larrialdi egoeretara mugatua dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]