(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Khami - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Khami

Koordenatuak: 20°08′35″S 28°25′25″E / 20.143°S 28.4235°E / -20.143; 28.4235
Wikipedia, Entziklopedia askea
Khami
Khami
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Herrialdea Zimbabwe
Province of ZimbabweBulawayo Province
Koordenatuak20°08′35″S 28°25′25″E / 20.143°S 28.4235°E / -20.143; 28.4235
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (iv)
Erreferentzia365
Eskualdea[I]Afrika
Izen-ematea1986 (X. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Khamiko Hondakinen Monumentu Nazionala, Bulawayotik 15 km mendebaldera, Iparraldeko Matabeleland probintziaren hiriburua, Zimbabweko hegoaldean dagoena, Zimbabwe Handiaren ondoren garatutako errege-hiri baten hondakinak dira. XVI. mendearen erdialdean abandonatua izan zen. Europako eta Txinako objektuen aurkikuntzak agerian uzten du Khami epe luzerako merkataritza-gune garrantzitsua izan zela. Gizateriaren historiako esangura handia dela eta, UNESCOk 1986an inskribatu zuen toki hori Gizateriaren Ondare diren guneen zerrendan[1].

Khami Torwa estatuaren hiriburua izan zen, Butuako Erresuma, XV. eta XVII. mendeen artean, Zimbabweko lehen estatuko erorketaren ostean errefuxiatuek osatua. Mambo-ak (erregea) hiribilduaren lekurik gorena hartzen zuen, ondo babestutako eta aristokraten bizilekuek inguratutako gotorleku batean, klase langileak harresitutako zonatik kanpo bizi ziren berriz. Aberatsen etxeak lurraz betetako eta hematitez eta grafitoz apaindutako harrizko horma sendoz osatutako plataformen gainean eraiki zituzten[2].

Iparraldeko guneak, muino batean, errege gotorlekua dauka, non altxor txikia, hiru terrazako gailurreko plataforma erdizirkularrean, aurkitu zuten. Plataforma honen sarbide nagusia adobezko teilatu batek estaltzen zuen, zeinen euskarriak oraindik zutik dauden.

Khamiko hegoaldeko hondakinek hainbat egitura interesgarri dituzte: eskorta bezala zerbitzatuko zutela pentsatzen den lur terrazak; oso hurbil, mujejeje-a, kanpai bat bezala jotzen den harri durunditsua; eta sei metroko altuera eta 60 metroko luzera duen, bere hedadura guztian zeharreko diseinu xakeztatuarekin, horma ederrez apaindutako Amildegiaren Plataforma.

Khamiren komunitateak Mzilikaziko Ndebele herrien inbasiora arte gora egin zuen, 1830eko hamarkadan zehar[3]. Une horretatik aurrera, gotorlekua errege erreserbaren moduan mantendu zen – leku sakratu eta sekretu bat, europarren begien ezkutatuta– 1893ra arte, Lobengula erregeak kolonoen hordaetatik ihes egin behar izan zuenean eta gunea Rhodesiako Antzinako Hondakinen Konpainiaren (Rhodesia Ancient Ruins Company) legezko lapurren eskuetara pasatu zenean, urrea zegoelakoan[2]. 1900 aldera utzi zuten, urrerik ez aurkitzean eta lurraldea zatitan banatu zen, Pioneer Column-go partaideei Ndebele gerran egindako lanaren truke sari bezala emateko. Hurrengo urteetan egin ziren lanek (landetxeak egiteko, ura kudeatzeko...), euriak eta landareen hazkundeak gunea hondatu zuten.

Gizateriaren Ondare zerrendan sartuz geroztik plan bat da abian hondakinak mantendu eta zaharberritzeko.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]