(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Khvalynsk - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Khvalynsk

Koordenatuak: 52°29′00″N 48°06′00″E / 52.4833°N 48.1°E / 52.4833; 48.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Khvalynsk
Хвалынск
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Saratov oblasta
Municipal districtKhvalynsky District
Jatorrizko izenaХвалынск
Posta kodea412780–412787
Geografia
Koordenatuak52°29′00″N 48°06′00″E / 52.4833°N 48.1°E / 52.4833; 48.1
Map
Azalera46 km²
Altuera50 m
Demografia
Biztanleria12.042 (2021)
−246 (2020)
Dentsitatea262 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1556
Telefono aurrizkia84595
Ordu eremuaUTC+03:00, UTC+04:00 eta Samarako ordua

Khvalynsk (errusieraz: Хвалы́нск, xvɐˈlɨnsk ahoskauta) Errusiako hiria da, Saratov oblastean dagoena. Volga ibaiaren ertzeko portu garrantzitsua da, Saratov hiriburutik 175 kilometrotara dagoena. 2009an 13.414 biztanle zituen.

Khvalynsk 1556an sortu zen Errusiako abangoardiako gotorleku gisa Sosnovy uhartean, Volgan. 1606an, erabat lekualdatu zuten, Sosnovy Ostrov (errusieraz: Сосновый Остров, euskaraz: «pinuen uhartea») izena hartuz. 1780an, hiri estatusa eman zitzaion, Saratoveko Gobernazioko ujezd bateko hiriburu bilakatuta, eta gaur egungo izenarekin birbataiatuta.

Bere izena, Kaspiar itsasoaren antzinako izena — Khvalin itsasoa — bezala Khwarezm (edo Korasmia) eskualdeko biztanleen izenetik dator. Bertan topatu zuten aztarnategiaren omenez, Khvalinskeko kultura arkeologikoa herriaren izenarekin bataiatu zuten.

XVIII. eta XIX. mendeetan, Khvalynsk nekazal merkatua bezala ezagutzen zen. Hirian sinestun zaharrak bizi ziren. Ikertzaile batzuek uste dute Khvalynskek Nikolai Gogol "Inspektorea" bere obrarako inspiratu zuela.

Bilakaera demografikoa
1959 1970 1979 1989 1996 2002 2007
17.000 16.200 15.600 14.900 15.000 13.752 13.800

Khvalynsken elikagaien eta zurgintzaren industrian diharduten enpresak daude, baita Saratov Elektrofeeder makina hidraulikoen fabrikaren filial bat ere.

Hurbilen dagoen tren-geltokia Kutlatka da, hiritik 25 km mendebaldera, Syzran-Saratov burdinbidean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]