Kurtzeako geltokia
Kurtzea | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Aretxalde auzoa, 156; 48196 | |||||||
Udalerria | Lezama, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1894ko maiatzaren 2a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Kukullaga ↔ Lezama | |||||||
Bizkaibus | A2151 Areeta - Larrabetzu A3223 Bilbo - Larrabetzu (Artxandako Tunelak) |
Kurtzea edo Kurtzea-Lezama, lehen La Cruz-Kurtzea eta jatorriz Lezama, Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Lezama udalerriko Aretxalde auzoan kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago. Jatorrizko geltokia 1894ko maiatzaren 2an inauguratu zen, Bilbo-Lezama trenbidea inauguratzearekin batera,[1] eta 1994an gaur egungo Lezamako geltokia eraiki zen arte Bilbo-Lezama trenbidearen geltoki-buru izan zen.[2] Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 11,914. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide bakarreko geltokia da, arrapala zein eskaileraz irisgarri.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eraberritze-lanak esleitu zituen 2017ko ekainean, 10 hilabeteko epearekin.[4]
Hala, geltokia zaharberritzen ari dira, eraikin eta markesina berriak eraikiz, igogailuak ezarriz eta nasaren azalera handituz.[5]
Lanen ondoren, nasa aldaketa lurpeko arrapala bidez egin ordez trenbideak gainetik zeharkatzen dituen pasabidea erabiliko da, eskaileraz eta igogailuz hornitutakoa.[6]
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Bilbaopedia - Ferrocarril de Bilbao a Lezama» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) REDACCIÓN DEL PLAN GENERAL DE ORDENACIÓN URBANA DE LEZAMA. , 91 or. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS). (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2017-03-22). «Sondika-Lezama tarteko geltokien proiektu berriztapena. La Cruzeko geltokia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko» (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Lezamako Udala - Herriko eta Kurtzeko tren-geltoki berriak» www.lezama.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).