Kurunta
Kurunta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. XIII. mendea |
Heriotza | K.a. XIII. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Muwatallis II.a |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Kurunta (hititeraz: 𒀭𒆗) errege familia hititako partaide bat izan zen. Ustez, K. a. 1228an, estatu kolpe bat eman zuen, bere lehengusu Tudhalia IV.aren aurka.
Kuruntaren aita zen Muwatallis II.ak, hiriburua Hattusasetik Tarhuntassara pasa zuen, baina erabaki hau laster aldatu zen, Muwatallisen beste semea eta Kuruntaren anaia zen Urhi-Teshubek, hiriburua, berriz Hattusasera eraman zuenean, baina Tarhuntassak, hartu berri zuen garrantzia galdu gabe. Honela, Muwatallisen anaia eta Kurunta eta Urhi-Teshuben osaba zen Hattusili III.a errege bihurtu zenean, Kuruntari eman zion Tarhuntassako gobernua. Gainera, Hattusili, Kuruntaren tutore izan zena hau gaztea zenean, Kurunta eta Tudhalia IV.aren artean, Hattusiliren seme eta oinordekoa izan zena, adiskidetasun handia sortzeaz arduratu zen.
Honela, Tudhalia errege bihurtu zenean, Kurunta bere karguan berretsi zuen. Baina, une jakin batean, Kurunta, ohi, soilik errege hititak erabiltzen zuen "Errege Handi" titulua erabiltzen hasi zen. Honek, froga arkeologikoekin batera, historialari batzuk, Kuruntak estatu kolpe bat jo zuela pentsatzera eraman ditu, baina, ziurrenik, arrakastarik gabekoa izango zena, Tudhalia IV.ak errege bezala jarraitu baitzuen.
Kolpearen ondoren, ziur asko Kuruntaren beste anaia bat izango zen Ulmi-Tessupek, Tarhuntassako gobernua mantendu zuen, eta, dirudienez, hiri hau, boterea zuen errege familiaren adarraren aurkako matxinada sorgune bihurtu zen. Hala ere, historialariren batzuk, Ulmi-Tessup, Kuruntarentzako beste izen bat dela diote, arrakastarik gabeko estatu kolpearen ondoren bere kargua berreskuratu zuena, edo sekula estatu kolperik jo ez zuela, baizik eta hititar inperiotik independente bezala aldarrikatu zela. Badago, oraindik beste teoria bat, Kuruntaren estatu kolpea, Tudhalia IV.a hil ondoren gertatu zela, eta Kurunta, Arnuanda III.ak tronutik bota zuela dioena.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Tudhalia IV.a |
Errege hitita K. a. 1228 |
Ondorengoa Tudhalia IV.a |