Larrangoiti
Larrangoiti | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.126 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′24″N 2°24′00″W / 42.9566728°N 2.400042°W |
Mendikatea | Urkilla mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Barria/Arantzazu |
Mendikat | Mendikat |
Larrangoiti Arabako iparraldean dagoen mendia da, Urkilla mendilerroan kokatutakoa.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainlabur lepora, Barriatik edo Narbaixatik hel daiteke, Beltranen etxeetatik. Behin lepo honetan, eskuinetik hel daiteke tontorrera, malda leunean. Arantzazutik doan bidea, lehenik, izen bereko labarraren hondoraino jaisten da, ondoren, hormigoizko bidetik mendebalderantz jarraitzeko, baina denbora gutxiz, laster, ezkerretarantz hartu behar baita, Azpilloste lepora heltzeko. Azkenik, hegoalderantz jarraituz, Gainlabur leporaino heltzen da, eta hemendik mendiaren tontorrera
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi honen tontorreko postontzian, metalezko xaflan, Trango mendiaren altuera jartzen du, Larrangoitirenaren ordez. Gainera, xafla berean, Zurkur izena ageri da. Hau ere ez dator bat mendiaren izenarekin.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |