(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Limbo (dantza) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Limbo (dantza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limbo dantzari bat.
Artikulu hau dantzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Limbo».

Linbo edo limbo Trinidad uharteko dantza lehiaketa herrikoia da. Lehiaketaren helburua barra baxu baten azpitik pasatzea da, barra erori edo hondatu gabe. Dantza Trinidad eta Tobagoko afro-amerikar beilatan sortu zuten[1] . Linbo dantza tradizionalki heriotzatik berpiztea adierazi nahi zuen dantza zen. Hasieran barra behean hasten zen eta gero igotzen zihoan; 1950eko hamarkadan Julia Edwardsek gaur ezagutzen dugun dantza estandarizatua mundu osora zabaldu zuen.[2] Julia hainbat filmetan agertu zen, ezagunena 1957ko Fire Down Below izanda.

Barra horizontala, linboren barra izenaz ezagutzen dena, beste bi euskarri bertikalen gainean eusten da. Parte-hartzaile guztiek, banan-banan, linbo barraren azpitik pasatu behar dira bizkarra lurrera begira. Erortzen dena edo barra botatzen duena kanporatua izango da. Gorputzarekin ezin da barra ezta zorua ukitu ere. Guztiak pasa ondoren barra zertxobait jaitsiko da eta parte-hartzaileak berriro pasatuko dira. Lehiaketa bukatzen da parte-hartzaile bakarra geratzen denean.

Munduko errekorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Dennis Walston lurretik 15 cm-ra kokatuta zegoen barra azpitik pasatzea lortu zuen. Emakumezkoetan Linboko munduko errekorra Shemika Charlesek du, Trinidad uhartean jaiotako emakume Estatu Batuarrak. 2010eko irailaren 16an, lur gainetik 21,5 cm-ra jarrita zegoen barraren azpitik pasa zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Stanley-Niaah, Sonjah. (2007). Katherine McKittrick & Clyde Woods ed. Mapping of Black Atlantic Performance Geographies: From Slave Ship to Ghetto. in: Black Geographies and the Politics of Place. Cambridge, MA: South End Press, 193-217 or..
  2. (Ingelesez) Emrit, Ronald C.. Julia Edwards. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.