Loch
Itxura
Loch hitza (euskarazko ahoskeraz Loj, gipuzkerazko jan hitzeko jotarekin) Eskozian aintzirak izendatzeko izendapena da. Loch hitzak Eskoziako gaeleraz aintzira edo lakua esan nahi du. Halere, sarritan fiordo, estuario eta badiak izendatzeko ere erabili ohi da.
Aldiz, Irlandan Lough hitza erabili ohi da.