Luigi Zampa
Luigi Zampa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1905eko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1905eko urtarrilaren 2a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1991ko abuztuaren 16a) |
Heriotza | Erroma, 1991ko abuztuaren 16a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Experimental Centre of Cinematography (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
|
Luigi Zampa (Erroma, 1905eko urtarrilaren 2a – ib., 1991ko abuztuaren 16a) italiar zinema zuzendaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941ean egin zuen lehen filma, L'attore scomparso (1941). Bigarren Mundu Gerraren ondoren higikunde neoerrealistan parte hartu zuen; Vivere in pace (1946, Bakean bizi) eta L'onorevole Angelina (1947, Angelina agurgarria) dira garai horretako film aipagarrienak, herri komediaren moldean eta umoreaz baliatuz eginak. Anni difficili (1948, Ez-urteak), Anni facili (1953, Izan-urteak) eta L'arte di arrangiarsi (1954) dira haren hiru film hoberenak, gerra aurreko eta ondoko Italiako gizartearen ikuspegi garratza ematen dutenak. Gero komedia sail bat egin zuen, Alberto Sordi antzezlearekin: Il magistrato (1959, Epailea), Il vigile (1960, Zaindaria). Dramak ere egin zituen: Processo alla città (1952, Epaiketa hiriari), La romana (1954), Gente di rispetto (1975, Itzal handiko jendea).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Risveglio di una città (1933)
- L'attore scomparso (1941)
- C'è sempre un ma! (1942)
- Signorinette (1942)
- Fra Diavolo (1942)
- L'abito nero da sposa (1945)
- Un americano in vacanza (1946)
- Vivere in pace (1947)
- L'onorevole Angelina (1947)
- Anni difficili (1948)
- Campane a martello (1949)
- Children of Chance (1949)
- È più facile che un cammello... (1950)
- Cuori senza frontiere (1950)
- Signori, in carrozza! (1951)
- Processo alla città (1952)
- Siamo donne (1953)
- Anni facili (1953)
- Questa è la vita (1954)
- La romana (1954)
- L'arte di arrangiarsi (1954)
- Ragazze d'oggi (1955)
- La ragazza del Palio (1957)
- Ladro lui, ladra lei (1958)
- Il magistrato (1959)
- Il vigile (1960)
- Anni ruggenti (1962)
- Frenesia dell'estate (1964)
- Una questione d'onore (1965)
- I nostri mariti (1966)
- Il medico della mutua (1968)
- Le dolci signore (1968)
- Contestazione generale (1970)
- Bello, onesto, emigrato Australia sposerebbe compaesana illibata (1971)
- Bisturi, la mafia bianca (1973)
- Gente di rispetto (1975)
- Il mostro (1977)
- Letti selvaggi (1979)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-1-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |