(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Luis Mariano - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Luis Mariano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Mariano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Mariano Eusebio González García
JaiotzaIrun1914ko abuztuaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaParis1970eko uztailaren 14a (55 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Arcangues (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hepatitis birikoa
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Jacques Thibaud Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakoperetta singer (en) Itzuli eta zinema aktorea
Genero artistikoaopereta
opera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPathé
EMI
RCA Victor

IMDB: nm0547132 Allocine: 8131 Allmovie: p125784
Musicbrainz: 0680f2d8-2c3d-43e6-92c6-5f2666362720 Songkick: 127548 Discogs: 520788 Find a Grave: 8078 Edit the value on Wikidata
Luis Marianori eskainitako eskultura Irunen.

Luis Mariano, benetako izenez Mariano Eusebio González y García, (Irun, Gipuzkoa, 1914ko abuztuaren 13a - Paris, Frantzia, 1970eko uztailaren 14a) tenorra izan zen. Batez ere Frantzian egin zen ezaguna, 1945etik aurrera La Belle de Cadix operetarekin, bai eta Le Chanteur de Mexico lanarekin ere. Horrela, operetaren printze bihurtu zen, antzokietan, telebistan eta zineman.

Luis Marianoren hilobia, Arrangoitzen

Hilobia Arrangoitzen dago, oraindik ere hainbat zalek bisitatua eta lorez apaindua.

Bere familia Iparraldera erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibila hastean. Irundik Baionara joan ziren, eta bertan Mariano kantari aritu zen, jatetxeetan jotzen zuen orkestra txiki bateko beste euskal musikari afizionatu batzuekin batera. Gero Bordelera joan zen, eta han bere aitak mekanikari lan egin zuen.

Eskolan gehiago interesatzen zitzaizkion kantua eta musika gramatika eta aritmetika baino. 1937-1939an, Eresoinka ahots eta dantza taldeko kide izan zen, eta harekin Europako hainbat hiritan aritu zen. Eresoinka Eusko Jaurlaritzaren ekimena izan zen Euskal Herria eta hemen gertatzen zena munduan erakusteko. Bordeleko Jacques Thibaud Kontserbatorioan onartua izan zen eta opera abeslari izateko erabakia hartu zuen.

1940an Jeanne Lagiscarde ezagutu zuen, Bermond diskoetxeko zuzendaria. Honek Bordeleko medio artistikoetan sartu zuen. 1941ean, Bigarren Mundu Gerran, Arte Ederretako eskolan izena eman zuen, eta, horrela, Alemaniara nahitaez lan egitera bidaltzea saihestu zuen.

Lagiscardek Parisen fortuna probatzeko konbentzitu zuen. Hara, Michel Fontécha tenore eta kantu irakaslearentzako gomendio batekin bidaiatu zuten biek. Lehen hilabeteak oso gogorrak izan ziren, biak kasik ez zuten dirurik bizitzeko. 1943an, Guy Lafargeri esker, Max de Rieux ezagutu zuten, eta honek Don Pasqualeren Ernesto rola interpretatzeko kontratatu zuen. Ondoren, Francis López euskal jatorriko musikagilearekin elkarrizketatu zen, eta gerora lankidetza zabala izan zuen harekin.

Barietate-programak eta galak bata bestearen atzetik hasi ziren, eta 1945eko abenduaren 24an La bella de Cádiz operetarekin lehen arrakasta lortu zuten; lan horren 250.000 ale saldu ziren. Garai hartan, Édith Piaf eta Yves Montand artistekin batera aritu zen Chailloteko Antzoki Nazionalean.

1946an, Luis Marianok bere lehen filma egin zuen, Cargaison clandestine. Hurrengo urteetan bere ospea handitzen joan zen. Francis López, bestetik, frantsesez abestutako lan askoren konpositorea izan zenak, nahi zituen efektuak lortu zituen: antzerkian arrakasta Le Chanteur de Mexico-rekin (1951) eta zineman Carmen Sevillarekin batera Violettes impériales-en (1952). Lopezen abestien hitzak gaztelaniara itzuli zituen Jose Maria Arozamenak.

1946 eta 1958 bitartean, Luis Marianok hamabost opereta musikal eta film egin zituen; Lopezek edo beste batzuek sortutako operetak, hala nola Quatre jours à Paris edo À la Jamaïque, eta Histoire de chanter, Violettes impériales, L’Aventurier de Séville, Sérénade au Texas eta Der Zarewitsch bezalako film musikalak.

Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, opereta antzoki espezializatuetan abesten hasi zen. Luis Marianoren presentzia telebistek eskatu zuten eta bere emanaldiek arrakasta izaten jarraitu zuten. Zenbait unetan, Luis Marianok espektakuluaren mundutik alde egin zezakeela zabaldu zen, monje edo apaiz egiteko asmoz baina ideia horrek ez zuen oinarri handirik, bakarrik batzuetan atsedenaren bila monastegietan egotea atsegin zitzaiola.

Hirurogeiko hamarkadaren amaieran Luis Mariano nekatuta eta gaixorik sentitzen zen. Gaixotasunak (beharbada, gaizki tratatutako hepatitis batek) ez zion utzi hainbat emanaldi amaitzen. Azkenik, behin betiko utzi zuen eszena 1970eko maiatzaren 10ean. 1970eko uztailaren 14an hil zen, Parisen. Haren gorpuzkiak Arrangoitzeko hilerrian daude, Ipar Euskal Herrian; herri horretan Luis Marianok etxe bat zuen.

Luis Marianoren opereten musika Francis Lopez konpositorearenak dira, Chevalier du ciel lanarena izan ezik, Henri Bourtayrerena baita.

  • La Belle de Cadix, 1945
  • Andalousie, 1947
  • Le Chanteur de Mexico, 1951
  • Chevalier du ciel, 1955
  • La canción del amor mío, 1958
  • Le Secret de Marco Polo, 1959
  • Visa pour l'amour, 1962
  • Le Prince de Madrid, 1967
  • La Caravelle d'or, 1969.

Film ugari operetatik egokitu ziren, dagoeneko arrakasta izandakoak batez ere.

Antzerki-lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La caravelle d'or, 1969.
  • Le prince de Madrid 1967.
  • Visa pour l'amour, 1961.
  • Le secret de Marco Polo, 1959.
  • Le chanteur de México, 1958.
  • Chevalier du cial, 1955.
  • Andalousie, 1947.
  • La belle de Cadix, 1945.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Mariano Aldatu lotura Wikidatan