Maria Luisa Larraga Cacho, (Zaragoza, 1970koabenduaren 10) iraupen eta erdi-iraupen lasterketetan espezializatutako atleta aragoiarra da. 1996tik 2006ra bitartean, nazioarteko txapelketetan parte hartu zuen espainiar talde nazionalaren barnean, hogeita hamaika aldiz.[1]Atletismo arloan hainbat marka ditu, hala nola, 3.000, 5.000 eta 10.000 metro lauetan, erdi-maratoian eta maratoian.[2] Taldeei dagokienean, talde ugaritan egon zen: CN Helios (1988-1992), New Balance AC (1994-1996), Adidas RT (1997-2003), Puma Chapín de Jerez (2004), At. Olímpo (2005-2008) eta Scorpio-71 2009a geroztik.[3] Bere sari edo lorpen nagusien artean ditugu Valentziako maratoian garaile atera izana eta 1998ko Erdi-Maratoiko Mundu Txapelketan espainiar taldearekin lortu zuen brontzezko domina, taldekako lasterketan.