Lurperatuko zaituztegu
Lurperatuko zaituztegu | |
---|---|
Mota | aipu |
Egile | Nikita Khrustxov |
Argitaratze-data | 1956ko azaroaren 18a |
Lurperatuko zaituztegu! (errusieraz: Мы вас похороним!, translit.: My vas pojorónim!) 1956ko azaroaren 18an, Moskuko poloniar enbaxadan burututako ekitaldi batean, orduko Nikita Khrustxov, Sobietar Batasuneko presidenteak bertaratutako mendebaldeko enbaxadoreei aipatutako esaldi ospetsu bat izan zen.
Gerra Hotzaren garaia zenez, eta munduan tentsio etengabea bizi zenez, esaldi honek harridura sortu zuen, batzuengan baita izua ere.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SESBko estatuburuak sobietar komunismoaren erregimenaren ustezko "nagusitasun intrintsekoa" adierazi nahi izan zuen, haren bitartez mendebaldeko kapitalismoa menderatzen amaituko omen zuen, marxisten arabera bere "barne kontraesanen" preso baitzegoen, "maila sozial aurkarien, burgesiaren eta proletarioen arteko ezinikusia" zela eta.
Izan ere, jatorrizko esaldia nolabait aldatua izan zen. Benetakoa honakoa izan baitzen:
« | "Zuon gustukoa izan ala ez, historia geure alde dago. Lurperatuko zaituztegu." | » |
1963ko abuztuaren 24an, Khrustxov berak esandakoa berretsi eta aurrez aipatutako kontzeptuak argitu nahi izan zituen, orduko Jugoslaviako Josip Broz Tito mariskalari egindako bisitaldi batean burututako hitzaldi batez baliatuz. Hartan sobietar estatuburuak honakoa aipatu zuen:
« | "Behinola [duela 7 urtea] honakoa esan nuen: 'lurperatuko zaituztegu', eta horregatik arazoak izan nituen. Noski, ez zaituztegu pala batekin lurperatuko. Zeuon langile mailak egingo du." | » |