(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Lurraldebus - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lurraldebus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraldebus

G1 lineko autobus bat Alderdi Ederran
Datu orokorrak
Garraio motaHiriarteko autobusak
EskualdeakGipuzkoa, Bizkaia eta Araba,
 Euskal Herria
Bidaiariak21 000 000 (2015)[1]
JabeaGipuzkoako Foru Aldundia
EgoitzaMiramon pasealekua, 166;
20014 Donostia
Webguneawww.lurraldebus.eus
Ustiapena
Hasiera2005 (19 urte)
Eragilealista ikusi

Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen hiriarteko autobus zerbitzuaren izen komertziala da.

2005ean Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ardurapean duen autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin zituen marka eta irudi bakar batean.

2006ko abenduan, Foru Aldundiak kontakturik gabeko txartel bakarra sortu zuen, Lurraldebus txartela alegia. Autobus linea guztietan erabilgarri izango zen birkarga daitekeen txanpondegi-txartela da, tarifa-sistema bateratuarekin, hasiera batean soilik Lurraldebusen lineatan erabil zitekeena. 2008ko abenduaren 1.tik Donostiako Tranbia Konpainiaren linea guztietan erabil daiteke.

2011n Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Irun, Errenteria eta Donostiako Udalek Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (ATTG) sortu zuten, herrialdeko garraio publiko guztiak koordinatu eta tarifa-sistema bateratua bultzatzeko.

Hala, 2013ko martxoaren 4an Mugi sistema jaio zen, Gipuzkoako tarifa-gune sistema integratua, eta horrekin batera Mugi txartela. Lurraldebusek tarifikazio sistemaren ingurukoak ATTGri eskualdatu zizkion, eta ordutik autobus zerbitzuen ustiapena baino ez du egiten, txartel bakarra ezartzeko eskumena ATTGra pasaraziz. Hala ere, Lurraldebus txartel zaharrak oraindik ere erabiltzen jarraitzen dira, eta Mugi txartelak dituen baldintza berak aplikatzen zaizkio.

2014an Lurraldebusek irudi korporatiboa bateratu zuen, bai autobusetan zein geralekuetan.

Gaur egun, honako eragileek osatzen dute Lurraldebus zerbitzua:

Autobuses Garayar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gauekoa, etenik gabeko zerbitzua

Hijos de Antonio Areizaga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean Hernani-Astigarraga-Donostia hematen zuen zerbitzua empresaz, izenaz eta zerbitzua aldatu zen BU13 eta BU12 (Buruzande eremitik) izenak hartuta, autobus Zerbitzua gutxitu zen, gautxoria ezabatu eta empresas aldatu Tolosako TBH-ra.

+ E71 E72 E75 E77 E78 E79  (gauekoak; etenik gabeko zerbitzua)

Donostia-Tolosa Tranbia Konpainia (TSST)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • T1 Lasarte Oria – Donostia
  • T2 Ospitaleak – Errekalde – Lasarte Oria – Usurbil – Aginaga
  • T3 Andoain – Lasarte Oria – Donostia
  • T5 Tolosa – Irura – Villabona – Andoain – Lasarte Oria – Donostia
  • T6 Hernani – Lasarte Oria – Zubieta – Usurbil

Tolosaldea Bus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • TO01 Tolosa – Alegia – Amezketa – Abaltzisketa
  • TO02 Tolosa – Ibarra – Berrobi – Elduain – Berastegi
  • TO03 Tolosa – Txarama – Lizartza – Orexa
  • TO04 Tolosa – Ibarra – Belauntza – Leaburu – Gaztelu
  • TO05 Tolosa – Albiztur – Bidania-Goiatz
  • TO06 Tolosa – Apatta – Erreka
  • TO07 Asteasu – Zizurkil – Villabona – Irura – Anoeta – Tolosa
  • TO08 Larraul – Asteasu – Zizurkil – Villabona – Aduna

Eskaripekoak:

  • TO20E Tolosa – Anoeta – Alkiza
  • TO21E Tolosa – Hernialde
  • TO22E Zizurkil – Villabona
  • TO23E Andoain – Aduna
  • TO24E Orendain – Alegia
  • TO25E Alegia – Altzo – Alegia
  • TO26E Alegia – Ikaztegieta – Baliarrain
  • TO27E Villabona – Alkiza
  • TO28E Ugarte – Bedaio
  • TO29E Izaskun – Santa Klara – Ibarra

Gauekoak:

  • TO41G Tolosa – Alegia – Amezketa – Abaltzisketa
  • TO42G Tolosa – Ibarra – Berrobi – Elduain – Berastegi
  • TO47G Asteasu – Zizurkil – Villabona – Irura – Anoeta – Tolosa
  • GO01 Zaldibia – Ordizia – Beasain – Ihurre – Idiazabal – Segura – Zegama
  • GO04 Legorreta – Itsasondo – Ordizia – Beasain – Lazkao – Ataun
  • GO05 Lazkao – Ordizia – Beasain – Ormaiztegi – Ezkio-Itsaso – Ospitalea
  • GO06 Gabiria – Ormaiztegi – Itsaso – Ezkio – Zumarraga

Eskaripekoak:

  • GO21E Altzaga – Arama – Ordizia – Itsasondo
  • GO22E Mutiloa – Zerain – Segura
  • GO23E Gaintza – Ordizia
  • GO24E Olaberria – Lazkao

Gauekoak:

  • GO41G Gauekoa

Transportes PESA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia luzekoak:

+ DO41G DO42G  (gauekoak; etenik gabeko zerbitzua)

Debagoiena-Urola Garaia hiriartekoak: