Maia Txiburdanidze
Itxura
Maia Txiburdanidze | |
---|---|
(1984) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | მაია ჩიბურდანიძე |
Jaiotza | Kutaisi, 1961eko urtarrilaren 17a (63 urte) |
Herrialdea | Georgia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tbilisi State Medical University (en) |
Hizkuntzak | georgiera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Maia Txiburdanidze (georgieraz: მაია ჩიბურდანიძე; Kutaisi, 1961eko urtarrilaren 17a) georgiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 1978tik 1991ra.
1978an Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen Nona Gaprindaxvili aurreko txapelduna garaitzean; 17 urte baino ez zituen, inoizko txapeldun gazteena, harik eta 2010ean Hou Yifanek errekor hori hautsi zuen arte. Beste lau aldiz irabazi zuen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa, 1981, 1984, 1986 eta 1988an. 1991an galdu zuen txapeldun titulua Xie Jun txinatarraren aurka.
Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen 1984an. Hori lortzen duen bigarren emakumea da, Nona Gaprindashviliren atzetik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Txiburdanidze |
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Nona Gaprindashvili |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1978-1991 |
Ondorengoa Xie Jun |