(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Marko Emilio Eskauro (Minor) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Marko Emilio Eskauro (Minor)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marko Emilio Eskauro (Minor)
Siriako Kuestore

K.a. 66 - K.a. 66
Siriako proquaestor (en) Itzuli

K.a. 65 - K.a. 61
moneyer (en) Itzuli

K.a. 58 - K.a. 58
Pretore

K.a. 56 - K.a. 56
Corsica and Sardinia (en) Itzuli Propraetor (en) Itzuli

K.a. 55 - K.a. 55
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ? (39/40 urte)
Familia
AitaMarko Emilio Eskauro
AmaCaecilia Metella Dalmatica
Ezkontidea(k)Mucia Tertia (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAemilii Scauri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Emilio Eskauro (latinez: Marcus Aemilius Scaurus) Berant Errepublikako politikari erromatarra izan zen.

Izen bereko aita gazte galdu zuen Eskaurok. Gaztearen heziketaz lagunak arduratzen ziren. Ponpeio Handiak, arreba dibortziatutakoan ere, Eskauro gaztearengan interesatzen jarraitu zuen.

Hirugarren Gerra Mitridatikoan, Ponpeiok Eskauro tribuno militarra izendatu zuen. Nolanahi ere, Eskauro Judeako kuestorea zen. Garai horretan, Judea probintzia Hirkano eta Aristobulo anaien arteko gerra zibila jasatzen ari zen. Eskaurok Ponpeiori Aristobuloren alde egitea eskatu zion. Aristobulok, ordea, Eskaurori 100 talenturen lapurreta leporatu zion. Ponpeiok Eskaurorengan fidatuz, Hirkanori eman zion Judea.

K.a. 62an, Ponpeio Erromara itzulitakoan, Eskaurok Nabatearen kontra egin zuen gerra. Baina 300 talentoko ordaina jaso ondoren borroka bertan behera geratu zen.

K.a. 58an edil hautatu zuten. K.a. 56an pretore eta hurrengo urtean propretore izendatu zuten. Lehen Triunbiratoren alde egin bazuen ere, extorsioa leporatu ziotenean, Zizeronek defenditu zuen. K.a. 53an erbesteratu zuten. Erbestean hil zen.