Marruskadura koefizienteak (μ) indar higiarazlearen eta marruskaduraren arteko erlazioak zehazten ditu. Gainazal horizontalean dagoen gorputz bati gainazalari buruz elkarzuta den R indar normal batek eragiten dio; gorputza mugitzeko B indar horizontal batek eragiten badio, eskuin aldera adibidez, balio berdinekoa eta mugimenduaren kontrakoa den F marruskadura indar horizontalak eragingo dio ezkerraldera. B indar horren balioa gorputza higitzen den unea arte handitzen bada, F indarraren balioa ere handituko da. Fl indar hori msR da, ms marruskadura estatikoaren koefizientea delarik, indar higiarazlearen eta marruskaduraren arteko erlazioa alegia (ms=Fl/R); koefiziente horren balioa gainazal mota bakoitzaren araberakoa da. Gorputza lastertasun konstanteaz mugitzen hasten denean berri, F indarra ahulagoa bilakatzen da, mkR adierazpenaren balioa duen Fk izan arte; adierazpen horretan mk marruskadura zinetikoaren koefizientea da..