Marshall McLuhan
Marshall McLuhan | |
---|---|
(1967) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Edmonton, 1911ko uztailaren 21a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Toronto, 1980ko abenduaren 31 (69 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Cross Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Corinne Lewis (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity Hall (en) Manitobako Unibertsitatea Kelvin High School (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Walter J. Ong |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, literatura-kritikaria eta erretorikoa |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea Fordham Unibertsitatea Saint Louis University (en) |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
marshallmcluhan.com | |
Herbert Marshall McLuhan (1911ko uztailaren 21a, Edmonton, Alberta – 1980ko abenduaren 31, Toronto, Ontario) kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala izan zen.
McLuhan hedabideei buruzko ikerketen sortzaileetako bat izan zen, gaur egungo eta etorkizuneko informazioaren gizartearen gertakizun ugari aurreikusi zituen. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran hedabide elektronikoen bidez sortutako maila globaleko gizakien elkarlotura deskibatzeko herrixka globala izendapena sortu zuen. Bere "hedabidea mezua da" esanldia ospetsua da.
Torontoko Eskola deritzonan sekulako eragina izan zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herbert Marshall McLuhan 1911ko uztailaren 11n jaio zen, Edmontonen, Alberta, Kanadan, Herbert Marshall eta Elsie Hall guraso dituelarik, aktore ohia eta higiezinen agentea zirenak. McLuhan familia Winnipeg-era mugitu zen, Mantilobara, Marshall artean umea zelarik.
Winnipeg-en egonda, MacLuhan-ek "BA" (Letretan lizentziatura) eta "MA" (Master) lortu zuen ingleran, Manitobako Unibertsitatean. Geroago, Cambridgeko Unibertsitatean matrikulatu zen. 31 urte zituenean doktoratua lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean, bere doktoretza tesiari esker: The plaplace of Thomas Nashe in the learning of his time, Thomas Nasheren dramaturgoaren lanak aztertuz. Bertan erakutsiko zion I. A. Richards eta F. R. Leaviseri, eta New Criticism-ek eragina izan zuen harengan.
1937ko martxoaren 30ean, MacLuhanek fede katolikoaren elkarrizketa gailendu zuen, prozesu luze baten ostean. Ondoren, goiko institutu katolikoetan irakasten hasi zen. 1937tik 1944ra arte ingelesa irakasten egon zen Saint Louiseko Unibertsitatean, Walter J. Ong (1912-2003) lagun zuela eta MacLuhanek aurretik egin zuen gai baten inguruko doktoretza bat egin zuena, eta denboraren poderioz komunikazioaren eta teknologiaren figura autoritario bihurtuko zena.
Bederatzi unibertsitatek honoris causa doktoretza eskaini zioten: University of Windsor (1965), Assumption University (1966), University of Manitoba (1967), Simon Fraser University (1967), Grinnell University (1967), St. John Fisher College (1969), University of Alberta (1971), University of Western Ontario (1972), University of Toronto (1977).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marshall McLuhan |
- Marshall McLuhani buruzko webgunea (Ingelesez)