Mary-Claire King
Itxura
Mary-Claire King (Wilmette, Illinois, 1946ko otsailaren 27a estatubatuar genetista da. Washingtoneko Unibertsitateko irakaslea da.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genetikari eta gizakien bizi-baldintzetan eragiten duten eragin generiko eta ingurumeneko elkarreraginei buruzko ikerketetan parte hartu du, hala nola, GIBa, lupusa, bularreko minbizia eta obulutegia bezalako gaixotasunak. Bi lorpen bikainengatik da ezaguna: bularreko minbiziaren geneak identifikatzeagatik eta gizakiak eta txinpantzeak %99 genetikoki berdinak direla frogatzeagatik.
Hainbat sari irabazi ditu bere bizitzan zehar. Lehenengoa “Ohorezko Zientzietako Doktorea” izan zen 2003an, Harvard Unibertsitatean, eta irabazi duen azken saria William Allan Saria izan zen, 2020an.