(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Matilde Zapata - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Matilde Zapata

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Matilde Zapata
Bizitza
JaiotzaSevilla1906ko azaroaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSantander1938ko maiatzaren 28a (31 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Luciano Malumbres (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiako Alderdi Komunista

Matilde Zapata Borrego (Sevilla, 1906ko azaroaren 30aSantander, 1938ko maiatzaren 28a) La Región egunkariko zuzendaria izan zen Luciano Malumbres senarra hil zutenetik egunkaria itxi zuten arte. 1938ko maiatzaren 28an exekutatu zuten.[1][2]

Matilde Zapata 1906ko azaroaren 30ean jaio zen Andaluziako Sevilla hirian, baina laster Santanderrera joan zen bizitzera, aita Nautika Eskolako atezaina baitzuen. Gaztetan, Santanderko Haur Talde Sozialistako presidente izan zen, eta, ondoren, Gazteria Sozialistetako militante.[1][2]

La Región egunkariarekin kolaboratzen hasi zen senarra zuzendaritzaz arduratu zenean, II. Errepublika ezarri zenean. 1936ko ekainean Malumbres hil ondoren, egunkariaren zuzendari bihurtu zen 1937an itxi zuten arte; 1937an Alderdi Komunistan sartu zenez, egunkariko orrialdeetan erradikalizazio bat gertatu zen. Santanderko Udal Liburutegian laguntzaile lanak ere egin zituen.[1][2]

Tropa frankistak Santanderren sartu zirenean, Asturiasen babestu zen, eta han komunismoaren aldeko propaganda egin zuen. Frantziara itsasontziz ihes egiten saiatzean, flota «nazionalak» atxilotu zuen. Santanderren gerra-kontseilu baten pean jarri zuten, kausa marxistaren alde egiteagatik eta kalean jendetzak saretzeagatik. Azken horrek heriotza-zigorra ezarri zion, eta 1938ko maiatzaren 28an exekutatu zuten.[1][2]

Emakume ezkertiar, liberal, kultu eta emakumeen eskubideen defendatzailearen ikurra izan zen.[2]

  • 2007an bere artikuluak bildu ziren José Ramón Saiz Viadero-ren Las páginas femeninas de Matilde Zapata liburuan.[1][2]
  • Apirilaren 14an (Bigarren Errepublikaren urteurrena) omenaldia egiten diote Ciriegoko hilerrian, bertan lurperatuta baitago.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Linares, Juana G.. (miércoles, mayo 21, 2008). «La Naranja del Azahar: Matilde Zapata Borrego (1906-1938)» La Naranja del Azahar (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. a b c d e f «Matilde Zapata Borrego» historiamujeres.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  3. (Gaztelaniaz) «El homenaje a la II República recuerda a Matilde Zapata» El Diario Montañes 2011-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).