Maurice Thorez
Maurice Thorez | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1962ko abenduaren 6a - 1964ko uztailaren 11 Barrutia: Q27929151 Hautetsia: 2nd legislature of the Fifth French Republic (en)
1958ko abenduaren 9a - 1962ko urriaren 9a Barrutia: Q27929151 Hautetsia: 1st legislature of the Fifth French Republic (en)
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Noyelles-Godault, 1900eko apirilaren 28a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Itsaso Beltza, 1964ko uztailaren 11 (64 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Maurice Thorez (en) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Aurore Memboeuf (en) (1923ko iraila - Jeannette Vermeersch (1947ko irailaren 17a - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa errusiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta meatzaria | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa | ||||||
Maurice Thorez frantses politikaria izan zen (Noyelles-Godault, Pas-de-Calaisetik hurbil, 1900eko apirilaren 28 – Itsaso Beltza, 1964ko uztailaren 11). Meatzaria zen, baina lanetik bota zuten politikan aritzeagatik. 1919an alderdi sozialistako kide eta 1930. urtean alderdi komunistako idazkari nagusia izan zen. 1932. urtean diputatu hautatu zuten. Maroko eta Aljeriako kanpainen aurka agertu zen eta 1939. urtean gudarostera joateari uko egin zion; frantses herritartasuna kentzeaz gainera, kartzela zigorra ezarri zioten baina Sobietar Batasunera erbesteratu zen. 1943an Komiterna deuseztatzeko eztabaidetan parte hartu zuen. 1944an, amnistia eman ziotelarik, Frantziara itzuli zen eta diputatu hautatu zuten berriro, de Gaulleren agintaldian. 1947. urtean, Ramadierrek komunistak aginpidetik baztertu zituenean, alderdiko barne arazoetan murgildu zen. 1952. urtean alderdiko idazkari nagusi hautatu zuten berriz, eta kargu horretan egon zen 1964. urtea arte. Fils du peuple (1937, Herriko semea) eta Une politique de grandeur française (1949, Frantziaren handitasunaren politika) saiakerak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Thorez |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1900eko jaiotzak
- 1964ko heriotzak
- Frantziako diputatuak
- Frantziako Alderdi Komunistako politikariak
- Frantziako Laugarren Errepublika
- Frantziako Bosgarren Errepublika
- Itsasoan hildako gizabanakoak
- Antierrebisionistak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 1. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 2. legegintzaldiko Parlamentuko kideak