Medardo Rosso
Itxura
Medardo Rosso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1858ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Frantzia Italia Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1928ko martxoaren 31) |
Bizilekua | Milan |
Heriotza | Milan, 1928ko martxoaren 31 (69 urte) |
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brera Academy (en) |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, argazkilaria, diseinatzailea, idazlea eta artista |
Lantokia(k) | Milan Paris Milan Venezia Londres Paris eta Milan |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Medardo Rosso (Turin, 1858ko ekainaren 21a - Milan, 1928ko martxoaren 31) italiar eskultorea izan zen.
Milanen eta Parisen egin zituen ikasketak. 1889an Parisen hartu zuen bizilekua, eta arrakasta handia izan zuen; Rodinek, Degasek, Zolak eta beste artista batzuek asko goraipatu zuten haren lana. Rodinekin haserretu zen, ordea, eta Milanera itzuli zen. Eskultura txikiak egiten zituen, argizari eta lurrezkoak gehienak. Pintura inpresionistaren eta sinbolistaren gaiak erabiltzen zituen: amak bularra ematen, haurren buruak, erretratuak. Eskultura nagusiak: Azken musua (1882), Henri Rouarten erretratua (1890), Elkarrizketa jardinean (1893), Yvette Guilberten erretratua (1894), Gizona irakurtzen (1894), Ecce Puer (1910).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Medardo Rosso |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.