Merenptah
Merenptah | |||
---|---|---|---|
K.a. 1213 - K.a. 1202 ← Ramses II.a - Amenmeses → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1203ko maiatzaren 2a ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Erregeen harana | ||
Familia | |||
Aita | Ramses II.a | ||
Ama | Isetnofret | ||
Ezkontidea(k) | Isetnofret II (en) Takhat (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XIX. dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Egiptoera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Baenra Meriamon-Merenptah edo Merneptah Antzinako Egiptoko XIX. dinastiako laugarren faraoia izan zen. Bere erregealdia hamar urte ingurukoa izan zen, K.a. 1213 eta K.a. 1203 artean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merenptah Ramses II.aren hamahirugarren semea eta bere bigarren emazte izan zen Isis-Nefertekin izan zuen laugarrena zen. Oinordekotzarako aukeratutakoa izan zen bere anaia nagusien heriotzaren ondorioz. Gaztetatik bere arreba Isis Nefert II.arekin ezkondua zegoen, eta bere iloba Bint-Anat II.arekin ere ezkondu zen, bere aitak bere alabetako batekin izan zuen intzestuzko harreman baten fruitua izan zena. Egiptologoak bat datoz Merenptah Seti II.aren aita izan zela adieraztean, baita Jaemuaset, Merenptah eta Naneferkaptah printzeena ere. Amenmesesen aita izan zela ere idatzi izan da, baina ez dago hau ziurtatzen duen ezer.
Tronura iristean jada agurea zen, hirurogei urteren bueltan baitzegoen, eta bere agintaldia ezegonkorra eta arazoz betea izan zen. Barne arazoak ugaritzen hasiak ziren, eta bazen mende erdi baino gehiago Egiptok ez zuela nobleziari eta, batez ere, faraoiaren pareko boterea zuten Amonen Apaiz Gorenei aurre egingo zien faraoi gazte eta indartsu bat ez zuela.
Faraoia, ziuraski, modu naturalean hil zen K.a. 1203an, baina ez zuten bere gorpua bere hilobia zen KV8an aurkitu. 1898an bere momia, beste 18rekin batera, Amenofis II.aren KV35 hilobi-ezkutalekuan aurkitu zen.
Kanpaina militarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merenptahk kanpaina militar ugari egin zituen bere agintaldian, nagusiki libiarren aurka borrokatuz, nortzuk Itsasoko herrien laguntzarekin Egipto mendebaldetik mehatxatzen hasi ziren. Bere erregealdiko bosgarren urtean Merenptahk Itsasoko herrien eta libiarren indar bateratuen aurkako sei orduko gudu bat zuzendu zuen Periran, ziuraski Deltaren mendebaldean zegoena, garaipena lortuz.
Libiar eta Itsasoko herrien aurkako gudu honen istorioa hitz lauean Karnakeko seigarren pilonoaren ondoko harresi batean (Harresiko hilarria) eta hitz neurtuan Merenptahren hilarrian idatzi zen.
Bere garaiko lekukotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak
- Erregearen jauregia Menfisen (Kenneth Kitchen)
- Erregeen Haraneko bere hilobi hipogeoa den KV8.
- Eraikinak Abidosen (Kenneth Kitchen)
- "Garaipenaren zutabea" Heliopolisen (Kenneth Kitchen)
- Zenbait monumentu Pi Ramsesen (Kenneth Kitchen)
Hilarriak
- Merenptahren hilarria edo Israelgo hilarria (Petrie)
- Harresiko hilarria Amadan (Kenneth Kitchen)
- Antzeko lau hilarri Nubian (Amada, Mendebaldeko Amarah, Uadi Sebua eta Aksha) (Kenneth Kitchen)
- Kom el-Ahmarreko hilarria (Kenneth Kitchen)
- Hermopoliseko hilarria (Kenneth Kitchen)
- Mendebaldeko Gebel el-Silsilako dekretua (Kenneth Kitchen)
Idazkunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Libiar gerrei buruzko idazkuna Karnaken (Kitchen, Schulman)
- Beste idazkun batzuk Karnaken (Kitchen)
- Idazkuna Medinet Habuko tenplu txikian (Kitchen)
- Idazkunak Hermopolisen (Kitchen)
- Idazkunak Elefantinako zenbait bloketan (Junge)
Merenptah eta juduen irteera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merenptahren hilarrian ysriar ("hila eta idorra dagoena, hazirik gabe") izeneko tribu edo etnia baten erabateko suntsipena aipatzen da bere erregealdiko seigarren urteko kanpainan, Kanaanen. Ysriar eta Israel izenen arteko antzak hilarria israeldarrei buruz ari dela dioen hipotesia sorarazi du, eta, beraz, Merenptah dela Irteera liburu biblikoan agertzen den faraoia, hebrearren irteera galerazten saiatu zena eta hamar izurriak jasan zituena, baina ez dago hau berresten duen froga historikorik. Hilarri hau (batenbatzuk Israelgo hilarria deitzen dutena) egiptoar historiografian Israelen existentziari buruzko lehen aipamena izango litzateke, baina ez herrialde edo hiri bezala, baizik eta tribu edo etnia bezala.
Aurrekoa Ramses II.a |
Egiptoko faraoia K.a. 1213-K.a. 1203 |
Ondorengoa Amenmeses |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merenptah |