Miokardiopatia hipertrofikoamiokardioko zuntzen desegituraketa ezaugarri nagusi duen miokardiopatia-mota da. Nagusiki ezker-bentrikuluko zona jakin batzuk eta bentrikulu arteko trenkada erasan ohi dituen arren, hedatsua edo ez-zirkunskribatua ere izan daiteke.[1]
Literatura zientifikoa, Europa, Amerika eta Asiako kasuetan zentratzen den arren, miokardiopatia hipertrofikoa talde etniko gehienetan ikus daiteke. Miokardiopatia hipertrofikoaren intzidentzia biztanleria osoaren %0,2 eta %0,5 artekoa da.