Murrizte (jokaera)
Itxura
Murriztea[1] elikadura metodo bat da, zeinetan herbiboro batek muluen edo zuhaixken kimuak, hostoak edo fruituak jaten dituen.[2] Herbiboroen beste elikadura modua larratzea da, alegia, landare belarkara txikiak jatea. Esate baterako, ahuntzak murriztaileak (edo kimujaleak) dira, eta ardiak larrekariak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Murriztu. Orotariko Euskal Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).
- ↑ Chapman, J.L., Reiss, M.J.. Ecology: Principles and Applications. British Ecological Society, 1999, 304. orrialdea, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-3-18).