Nalanda
Nalanda | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Bihar |
Division of Bihar | Patna division |
Indiako barruti | Nalanda barrutia |
Giza kokaleku | Nalanda |
Koordenatuak | 25°08′12″N 85°26′38″E / 25.1368°N 85.4438°E |
Arkitektura | |
Azalera | 23 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 1502 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 2016 (XL. bilkura) |
|
Nalanda unibertsitate budista historiko handia izan zen. Magadha erresuman zegoen, egungo Biharren, Indian. Bakarrik aztarnak gelditzen dira baina, hala ere, Unescok Gizateriaren ondarea deklaratu du.
Nalanda antzinako Indiako erlijio-eskolarik ospetsuenetako bat izan zen; babes berezia jaso eta pala dinastiaren erregealdian (IX. mendean) goia jo zuen. Gaur egun, erorkin-gune handi bat baino ez da, baina Indiaren historiako eta budismoaren tradizioko puntu garrantzitsu gisa gogoratzen da oraindik.
Izenaren etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena ulertzeko eta haren jatorria ezagutzeko teoria ugari daude. Hiranand Sastri, aztarnategian lan handia egin zuen arkeologoak, izena lotorekin (nālas) lotzen du. Landare horrek budismoaren sinbologian garbitasuna adierazten du. Inguruan ugari omen da.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun tibetar budismo gisa ezagutzen dena (vayraiāna) neurri handi batean Nalandan sortu zen, IX. eta XII. mendeetan zehar. Budismoaren beste formak ere hemen dute nolabait haien jatorria, esaterako majaiana eta theravāda. Naranda, berez, kulturaren eta pentsamenduaren gune handi bat izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nalanda historia luzea izan zuen. Esaten da Buda bera, K.a. V. mendean, bertan egon zela. Bere garai handienean 10.000 ikasle izan zituen. Garrantzi handiko pertsonaiak bertan ikasi zuten, esaterako Nagarjuna (150-250), Xuanzang erromesa txinatarra (602-664), Kumārila Bhaṭṭa (730-810).
1193an, turkiar musulmanek, Bakhtiyar Khaljiren agindupean, Naladako Unibertsitatea txikitu zuten. Hor nabarmendu zen budismoaren dekadentzia Indian. Bakarrik erorkinak gelditu ziren. Erorkinek 150 000 metro koadro dituzte. Xuanzangek utzi zuen testigantzaren arabera, espazio hori jatorrizko espazioaren %10a izango litzateke.
Nalanda gaur egun aztarnategi garrantzitsu eta aberatsa da. 1951ean Theravada adarreko ikaskea budisten zentroa ireki zen erorkinetik gertu, Nava Nalanda Mahavihara zentroa alegia. Budista hauek lan handia ari dira egiten, besteak beste, zerutik ateratako argazkien bitartez. Badago ere Nalandako Museoa non hirian berreskuratutako eskuizkribuak, estatuak eta beste elementu asko erakusten diren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nalandaren sarrera.
-
Erliebe bat.
-
13. tenplua.
-
14. tenplua.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):The Sack of Nalanda.
- (Ingelesez):Nalandako jatorrizko eskuizkribua.
- (Ingelesez):Nava Nalanda Mahavihara, Bihar Estatua, India.