Nasik
Itxura
Nasik नाशिक | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Maharashtra |
Division of Maharashtra | Nashik division |
Indiako barruti | Nashik barrutia |
Jatorrizko izena | नाशिक |
Posta kodea | 422001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°00′N 73°47′E / 20°N 73.78°E |
Azalera | 300 km² |
Altuera | 660 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.486.053 (2011) |
Dentsitatea | 4.954 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 253 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hiri senidetuak | Saint-Germain-en-Laye eta Budapest |
nashik.nic.in |
Nasik edo Nashik (maratheraz: नासिक; naːʃik ahoskatua) Indiako Maharashtra estatuko hiria da. Maharashtra eskualdearen ipar-mendebaldean dago, Mumbaitik 180 kilometrora eta Punetik 220 kilometrora. Nasik barrutiko administrazio-egoitza da, eta «Indiako ardoaren hiriburu» gisa ezagutzen zaio. Mendebaldeko Ghatsen dago, Dekkan penintsularen mendebaldeko muturrean, Godavari ibaiaren ertzean. Nasikeko hiri-aglomerazioak 1.62 milioi biztanle ditu gutxi gorabehera (2008an), 264.23 km²-ko guztizko azaleran banatuta.
Nashik Majarastrako hirugarren hiri industrializatuena da, Mumbai eta Pune hirien atzetik.
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritik 8 km-ra Nasikeko kobazuloen multzoa dago, K.a. III. mendetik K.o. III. mendera arte haitzetan budistek zulatutako kobazulo batzuk.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Nashik (Ozarreko Aireportua) 1991–2020, muturrekoak 1965–egun) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 40.2 | 38.6 | 40.4 | 42.8 | 44.8 | 43.3 | 35.4 | 34.3 | 36.5 | 38.5 | 44.0 | 44.4 | 44.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 29.0 | 31.5 | 34.9 | 37.6 | 37.4 | 32.1 | 28.0 | 27.6 | 29.1 | 31.7 | 30.6 | 29.4 | 31.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 10.4 | 12.6 | 16.2 | 20.0 | 22.4 | 23.2 | 22.3 | 21.6 | 21.2 | 18.6 | 14.7 | 11.8 | 17.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 0.6 | 5.7 | 8.8 | 13.5 | 18.3 | 17.0 | 17.0 | 13.5 | 9.8 | 4.4 | 2.2 | 0.4 |
Euria (mm) | 0.6 | 3.2 | 7.5 | 1.1 | 10.2 | 120.1 | 240.6 | 196.5 | 169.4 | 68.0 | 26.2 | 2.3 | 845.9 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.1 | 0.7 | 0.1 | 1.1 | 6.6 | 14.4 | 12.5 | 10.0 | 4.5 | 1.7 | 0.3 | 52.0 |
Hezetasuna (%) | 32 | 25 | 20 | 20 | 30 | 64 | 81 | 82 | 78 | 54 | 44 | 39 | 47 |
Iturria: India Meteorological Department[1][2][3] |
Nasiken jaiotakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anant Laxman Kanhere, iraultzailea, askatasunaren aldeko borrokalaria.
- Dadasaheb Phalke, Film zuzendaria.
- Kusumagraj, poeta, eleberrigilea.
- Shivaji Tupe, margolaria.
- Krishnaji Gopal Karve, iraultzailea.
- Tatya Tope, 1857ko Iraultza Indiarraren burua
- Dhairya Dand, asmatzailea, artista.
- Mrunal Dusanis, aktorea.
- Lalita Pawar, aktorea.
- Chhagan Bhujbal, politikaria.
- Uttamrao Dhikale, politikaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ India Meteorological Department. (2015eko urtarrila). Station: Ozar (A) Climatological Table 1981–2010. in: Climatological Normals 1981–2010., 577–578 or..
- ↑ India Meteorological Department. (2016ko abendua). Extremes of Temperature & Rainfall for Indian Stations (Up to 2012). , M149 or..
- ↑ India Meteorological Department. (2023). Climatological Tables 1991-2020. , 21 or..