Neotenia
Itxura
Neotenia animalia heldu baten gorputzak, edo gorputzeko organo batek, gaztaroan zuen forma berean irautea da. Neotenia, ingurunearen eraginez sortzen denean, behin-behinekoa izaten da, eta enbrioia behar baino geroago garatzea du ezaugarri; arrazoiak genetikoak direnean, berriz, behin betikoa da, eta animaliak larba aldian egiten du bizitza osoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.