Nicolaas Pierson
Itxura
Nicolaas Gerard Pierson (Amsterdam, 1839ko otsailaren 7a - Heemstede, 1909ko abenduaren 24a) herbeheretar ekonomialari eta Alderdi Liberalgo politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1897tik 1901era.
Ekonomia eta estatistika irakaslea Amsterdamgo Unibertsitatean eta Herbehereetako Banku Nazionaleko zuzendaria izan zen. 1891tik 1894ra Finantza ministroa izan zen Gijsbert van Tienhovenen gobernuan.
1897tik 1901era lehen ministro izan zen, eta zergen eta neurri sozialen erreforma garrantzitsua egin zuen hezkuntzan eta osasunean. Bere agintaldia 1901ean amaitu zen eta, ondoren, Ordezkarien Ganberako kide izan zen 1905etik 1909ra.