Niloren delta
Niloren delta | |
---|---|
Mota | Ibai delta |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°54′N 31°07′E / 30.9°N 31.12°E |
Niloren delta[1] Mediterraneoan itsasoratzean Nilo ibaiaren metaketa alubialek eratutako lurraldea da.
Egipto iparraldean dago eta munduko delta handienetako bat da. Gutxi gora-behera, Alexandriatik (mendebaldean) Port Saidera (ekialdean) hedatzen da, 230 kilometroko kostaldearekin. Hegoaldean Kairoraino iristen da (itsasaldetik 150 kmra). Delta (
Antzinako Egipton, lurralde hauei Behe Egipto deitzen zitzaien.
Deltaren hazkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aswango presa eraiki zen arte, lupetzen ekarpenak zirela eta, urtean, batez beste, lau metro luze eta kilometro karratu bat luze-zabal handitzen zela jotzen da (gutxi gora-behera, Vatikanoren azaleraren bikoitza).
Egiptoko I. dinastiaren garaietatik, delta 3000 kilometro karratu handitu da (gaur egungo munduko nazioen laurdenek duten azalera baino gehiago).
Antzinako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alexandria
- Leontopolis
- Sais
- Bubastis/Tell Basta
- Mendes
- Avaris/Pi-Ramses
- Buto
- Tanis
- Naukratis
- Hermopolis Parva
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Google Mapseko aireko argazkia
- Pello ZUBIRIA: Egiptoko delta laster urpean izango da eta Alejandria uharte Argia.com